Adinekoek gero eta kolektibo zabalagoa dute gure gizartean, adinekoen kopurua eta horien batez besteko bizi-denbora (bizi-itxaropena) handituz. Egoera demografiko, sozial eta ekonomiko horrek adineko pertsonen zerbitzuaren esku-hartze ildoak, programak eta jarduerak proiektatzen ditu.
Helburuak:
- Adinekoen zahartze aktiboa, osasungarria, parte-hartzailea eta integratzailea sustatzeko beharrezkoak diren programak eta ekintzak garatzea.
- Hauskortasun- edo kalteberatasun-egoeran dauden adinekoen autonomia sustatzea, mendekotasun-egoerak atzeratuz eta beren ohiko ingurunean ahalik eta denbora gehien egoteko aukera emanez.
- Adinekoen elkartegintza eta boluntariotza bultzatzea.
- Belaunaldi barruko eta belaunaldi arteko harreman-sareen komunikazioa eta indartzea ahalbidetzea.
- Adinekoen irudi positiboa zabaltzen laguntzea, estereotipo negatibo okerretatik urrun.