2005ean jarri zen abian Berdintasun Batzordea, Durangoko udalerrian berdintasun-politikak bultzatzeko helburuarekin. Ondoren, Berdintasunaren Udal Kontseilua sortzeko prozesuari ekin zitzaion. Bertan, udal ordezkariek eta mugimendu feministako kideek hartzen dute parte.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko lanean urte batzuk eman ondoren, Durangoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lehen Plana (2009-2011) egin zen, modu parte-hartzailean, eta 2012ra arte luzatu zen. Jarraian, ildo beretan eta helburu berberekin lanean jarraitu zen eta diagnostiko berri bat egin ondoren, Durangoko Udalaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana egin zen (2017-2019).
Durangoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana 2022ko martxoko Udalbatzan onartu da
Plan horiei esker, berdintasun-politikak estrategia integral batean kokatu ahal izan dira, eta berdintasunaren arloko esku-hartzea modu planifikatuagoan garatu ahal izan da.
Gaur egun, egindakoa ebaluatzeko, diagnostikatzeko eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana egiteko fasean gaude.