Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia BERRIA

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia BERRIA eta animalia horien udal erregistroa

101/2004 Dekretuak, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoak, honako irizpide hauen arabera sailkatzen ditu arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak:

Taula honetako irudietan ageri diren arrazetakoak edo arraza horiekin gurutzatutakoak diren txakurrak. Kontuan izan behar da arraza batzuen kasuan animaliek kolore ezberdinak izan ditzaketela.

¿Zein txakur arraza hartzen dira potentzialki arriskutsutzat?

  •  Akita americano
  • Akita Inu
  •  American Bully
  •  American Pit Bull Terrier
  •  American Staffordsire
  •  Dogo Argentino
  • Fila Brasilerio
  • Pit Bull Terrier
  • Rottweiler
  • Satafforrdshire Terrier
  • Tosa Inu
  • Aurreko zerrendan jasotako arrazen eta bestelako arrazen arteko gurutzaketatik ateratzen diren txakurrak.

Bestalde, zure txakurra arraza horietako batekoa ez bada, baina hurrengo baldintza hauetakoren bat betetzen badu, dagokion lizentzia eskatu beharko duzu, eta zure txakurra arriskutsuak izan daitezkeen txakurren erregistroan inskribatu behar duzko, hilabeteko epean:

1.- Beste txakur edo pertsona batzuei eraso egin dieten izaera oldarkorreko txakurrak, baldin eta horien erasoaren berri eman bada edo frogatu badaiteke.

2.- Erasotzeko irakatsiak izan diren txakurrak.

3.- Ezaugarri hauek dituzten txakurrak:

  • Muskulatura sendoa, itxura boteretsua, sendoa, konfigurazio atletikoa, bizkortasuna, indarra eta erresistentzia.
  • Izaera eta balio handia.
  • Ile laburra.
  • 60 eta 80 zentimetro arteko perimetro torazikoa, 50 eta 70 zentimetro arteko altura gurutzean, eta 20 kg.-tik gorako pisua.
  • Buru handia, kuboideak, garezur zabala eta handia, masailezur handiak eta sendoak, aho sendoa, zabala eta sakona.
  • Lepo zabal, gihartsua eta laburra.
  • Bular mardula, zabala, handia, sakona, saihets kakotuak eta bizkar gihartsua eta laburra.
  • Aurrealdeko gorputz-adar paraleloak, zuzenak eta sendoak, eta atzealdeko gorputz-adarrak oso gihartsuak, hanka luze samarrekin, angelu neurrizko bat osatzen dutelarik.

Zeintzuk dira egin behar diren izapideak arriskutsua izan daitekeen txakur bat izan nahi badut?

1. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia lortu behar da (lizentzia 5 urtean behin berritu behar da). Lizentzia pertsonala da, eta arriskutsuak izan daitezkeen txakur bat edo bat baino gehiago zaintzeaz, paseatzeaz, lekualdatzeaz eta laguntzeaz arduratuko den pertsona bakoitzak izan eskuratu behar du lizentzia.

2. Txakurra, arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroan inskribatzeko eskaera izapidetu behar duzu. . Izapide hori egin baino lehen, arriskutsuak izan daitezkeen txakurren lizentzia lortu beharko da.

1.- Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia lortzea

1.1-Arriskutsuak izan daitezkeen animalien lizentzia eskatzeko baldintzak

  1. Adinez nagusia izatea.
  2. Honako delitu hauetako batengatik kondenarik jaso ez izana: giza hilketa, lesioak, tortura, askatasunaren edo osotasun moralaren aurkako atentatua, sexu-askatasunaren eta osasun publikoaren aurkako delituak, talde armatuarekin edo narkotrafikoarekin elkartzeagatik kondenarik ez izana, bai eta ebazpen judizial bidez arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko eskubidea kenduta ez izatea.
  3. Arriskutsuak izan daitezkeen animalien araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legeak aurreikusten dituen zehapenetako bat jaso ez izana.
  4. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko gaitasun fisikoa eta gaitasun psikologikoa izatea.

Lizentzia pertsonala da, eta arriskutsuak izan daitezkeen txakur bat edo bat baino gehiago zaintzeaz, paseatzeaz, lekualdatzeaz eta laguntzeaz arduratuko den pertsona bakoitzak izan eskuratu behar du lizentzia.
Lizentziak indarra galduko du aurretik ezarritako baldintzaren bat betetzeari uzten zaionean.

 

1.2- Non eskatzen da lizentzia?

Eskaera orria Udaltzaingoaren bulegoetan eta Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuaren bulegoetan jaso daiteke.

Eskaera-inprimakia eta aurkeztu beharreko dokumentazioa Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuaren bulegoetan erregistratzen dira. Behin erregistroa eginda, Udaltzaingoa eskatzailearekin harremanetan jarriko da, izapidea eginda dagoela adierazteko.

Bi bulegoak hemen daude: Barrenkale 17, 48200 – Durango

1.3- Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Lizentzia-eskaeraren eskabide-orria. - Lortu hemen
  • Eskatzailearen NANa.
  • Una fotografía reciente de la persona solicitante, en color y de tamaño de las de carné.
  • Gaitasun fisikoaren eta gaitasun psikologikoaren ziurtagiria. Baimena eskatu aurreko hiru hilabeteetan baimendutako zentro batek emana.
  • Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria: BALIOZKO ZENBATEKOA INDARREAN DAUDEN UDAL-ORDENANTZETAN EZARRITAKOA DA
  • Banku-erakundea: Kutxabank
  • Banku-kontuaren zenbakia: Durangoko Udala. Udal diru-bilketa. ES33-2095-0036-61-3239029204
  • Kontzeptua: “Lizentzia tasa PPP + NANa” Adibidez :  Lizentzia tasa PPP_14852947B
  • Zenbatekoa Indarrean dauden udal-ordenantzetan ezarritakoa.

 

2.- Txakurra inskribatzea arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroan

Izapide hori egiteko, beharrezkoa izango da aldez aurretik arriskutsuak izan daitezkeen txakurren lizentzia lortzea eta ohiko albaitariarengana joatea mikrotxipa ezartzeko.

Araudia