Bide segurtasuna eta trafikoa: Arau-hausteen kudeaketa

Bide segurtasuna eta trafikoa: Arau-hausteen kudeaketa

1.-Alegazioak

  • Zerbitzuaren deskribapena:

Alegazioen plegua jasotzea eta erantzutea. 

  • Zelan kudeatzen da?

HAZeko eskaera betez, egoki iritzitako alegazioekin.

 

2.- Udal-garabiak ibilgailua bide publikotik kentzea

  • Zerbitzuaren deskribapena:

Udal-garabiak ibilgailua bide publikotik kentzea..

  • Zelan kudeatzen da?

Ibilgailua itzuli egingo da, emandako zerbitzuen eta udal-gordailuko egonaldi-egunen ondorioz sortutako tasa udaltzaingoaren-bulegoetan ordaindu ondoren (ahal dela, banku-txartelarekin ordainduko da).

 

3.- Kultura- eta kirol-manifestazioak/-kontzentrazioak/-ekitaldiak babestea eta kontrolatzea.

  • Zerbitzuaren deskribapena:

Kultura- eta kirol-manifestazioak/-kontzentrazioak/-ekitaldiak babestea eta kontrolatzea.

  • Zelan kudeatzen da?

Ekitaldiaren eskaera/jakinarazpena betetzean, ibilbidea, eguna eta ordua, Udaltzaingoaren beharrak eta eskatzailearekin harremanetan jartzeko telefono-zenbakia zehaztu behar dira.

  • Manifestazioak/kontzentrazioak egiteko, jakinarazpena zuzenean Eusko Jaurlaritzan izapidetu beharko da, eta Udaltzaingoari kopia bat eman beharko zaio.
  • Kultura- eta kirol-ekitaldietarako, eskaera HAZen betetako eskaera baten bidez egingo da. 

 

4.- Oinezkoen gunera edo emisio gutxiko gunera sartzea

  • Zerbitzuaren deskribapena:

Oinezkoen gunera edo emisio gutxiko gunera sartzea, larrialdi kasuetan.

  • Zelan kudeatzen da?

Larrialdi kasuetan bakarrik, beste modu batera kudeatu ezin denean. Horretarako, bulegoetara deitu behar da, arrazoia jakinarazteko eta ibilgailuaren matrikula emateko, debeku-eremura sartzea baimentzeko.

Barrenkale 17, 48200 Durango

94 603 00 10

Larrialdiak: 092

udaltzaingoa@durango.eus

Ordutegia: 24 orduz