Hurrean Bizi-Auzoetan arreta psikosoziala emateko tailerrak

Auzoetan arreta psikosoziala emateko tailerrak-Hurrean Bizi

Programa honen bidez, egoera zaurgarrian dauden adinekoen gaitasun funtzionalei eutsi nahi zaie, beren autonomia funtzionala errazten duten tailerren bidez.

DOAKO PROGRAMA DA.

NON EGITEN DIRA TAILER HAUEK?

Tailerrak Adinekoen Udal Egoitzan eta San Fausto, Magdalena eta Aramotz auzoetan egiten dira.

LANTZEN DIREN ARLOAK:
  • Gaitasun fisikoak: ariketa arinen bitartez, indarra, erresistentzia, oreka eta malgutasuna lantzen dira.
  • Gaitasun kognitiboak: denbora-orientazioa, arreta eta kontzentrazioa, memoria, ulermena eta hitzezko adierazpena mantentzeko eta hobetzeko ariketa mentalak egiten dira.
  • Gaitasun emozionalak eta pertsonen arteko harremanak: beste pertsona batzuekiko komunikazioa eta ongizate-sentimendua errazteko dinamikak egiten dira.
KOKAPENA ETA ORDUTEGIAK
  • Adineko PERTSONENTZAKO UDAL EGOITZA: astearte eta ostegunetan 10:00etatik 12:00etara (Astarloa kalea, 1)
  • SAN FAUSTO AUZOA: astearte eta ostegunetan 10:00etatik 12:00etara (Zeharmendieta kalea)
  • MAGDALENA AUZOA: asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 12:00etara (Saibi kalea, 10. Maristen eraikin zaharra)
  • ARAMOTZ AUZOA: astearte eta ostegunetan 10:00etatik 12:00etara (Sasikoa kalea, 34)
IZENA EMATEKO:

94 465 74 51 telefonora deitu edo bidali mezu bat honako helbide honetara: adintek@durango.eus