1. Zer zor helbideratu daitezke?
Errolda bidez kudeatu eta urtero eskatzen diren zor guztiak helbideratu daitezke:
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ).
- Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ).
- Ekonomia-Jardueren gaineko Zerga (EJZ).
- Autoen pasabideen tasa (Vados).
- Zabor batzea eta estolderia zerbitzuaren tasa.
- TAO eremuko txartelen tasa.
- Auto-taxi garraio zerbitzua.
Ezingo da helbideraketarik egin likidazioen kasuan, ezta betearazpen-aldian dauden zorren kasuan ere.
2. Helbideratu al dezaket edozein banketxetan?
Bai, kolaboratzaileak izan ala ez izan.
3. Non aurkeztu behar dut helbideratze-agiria?
Udal Dirubilketa sailera bideratu behar da eskaria, zuzenean egoitza elektronikoaren bidez, aurrez-aurre Durangoko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) aurkeztuta, Barrenkalea 17 zenbakian edo bestela 39/2015 Legeak bere 16.4 artikuluan eskaintzen dituen aukerak erabilita.
Helbideratze-agindua ordainagiriaren titularrak berak baimendu behar du, eta kontuaren titularra pertsona desberdina den kasuetan, honek ere espresuki baimendu beharko du. Edozein kasutan, kontu korrontearen titulartasun-ziurtagiria aurkeztu beharko da. Aginduak epealdi horretan balioa izan dezan, banku-datuak helbideratzeko edo aldatzeko eskariak, kargua hartu baino 15 egun lehenago egin beharko dira gutxienez. Bestela, hurrengo aldian izango du balioa.
4. Noiz kobratuko dira helbideratutako ordainagiriak?
Kontuko karguak egiteko datak indarrean dauden ordenantza fiskaletan ezartzen dira, eta zerga egutegian kontsulta ditzakete.