DuranGOAZEN JAIAK ASKE DISFRUTATZERA!

DuranGOAZEN JAIAK ASKE DISFRUTATZERA!

Gogoratu…

  • Ligoteo sanoa nahi dugu. EZETZA ez da negoziazioaren hasiera, tematzen bazara jazarpenaren hasiera da.
  • SOILIK BAI DA BAI. Ados egon behar zarete, isiltasuna ez da baimena.
  • Alkohola edo beste sustantziaren bat kontsumitzeak ez du INOIZ erasoa justifikatuko.
  • Ez da komentario ezta jarrera sexistarik onartuko.
  • Ez da LGTBIQA+fobia adierazten duten komentariorik ezta jarrerarik onartuko.

Gorputz, adierazpen eta janzkera guztiak ONGI ETORRIAK DIRA!

JAIAK ERE GEUREAK DIRA!

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!

Edozein erasoren aurrean jarrera aktiboa izango dugu, laguntza eskainiko dugu, betiere erasotua izan den pertsonaren erabakia errespetatuz.

NOLA? 

  1. Pertsona batek esaten badu eraso bat jasan duela, eraso bat da. Ez zalantzan jarri!
  2. Ez ahaztu baimenik gabeko zirriak eta musuak, intimidazioa, komentario, irain edo keinu sexistak eta lgtbiqa+-fobikoak indarkeria matxistak dira!
  3. Mesedez, zure laguna horrelako jarrerak baditu, ez izan konplize! Irain eta iruzkin matxisten aurrean barre egitea edo/eta ez erantzutea ez da aukera bat indarkeria matxistari aurre egiteko. Berdin jarraitzen badu, gonbidatu etxera joaten.

ERASO MATXISTAK EZ DIRA TXANTXA. ZURE LAGUNEN IRAIN ETA IRUZKIN MATXISTEN AURREAN… EZ IZAN KONPLIZE!

Eraso baten lekukoa bazara:

  • Lehenik eta behin, erasotua izan den pertsona arriskutik kanpo dagoela ziurtatu eta laguntzarik behar duen egiaztatu.
  • Arriskua berehalakoa bada: deitu 112ra.
  • Ez utzi bakarrik. Berak esaten dizun konfiantzazko pertsonarekin harremanetan jartzen saiatu.
  • Bere beharrak eta erabakiak errespetatu.
  • Ez jarri zalantzan bere kontakizuna eta ez epaitu.
  • Eskura dituen baliabideen berri eman (informazioa eskuorri honetan).

ADI!!!!!

Sexu-eraso matxista baten aurrean,

  1. Ez aldatu arropa, ez edan eta ez jan.
  2. Hurbildu osasun zentrora, laguntza medikoa eskainiko dizute.
  3. Zuk erabaki salaketa judiziala jarri nahi duzun.
  4. Laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea daukazu.
  5. Gogoratu erasotzailea identifikatu ahal izateko datuak.
  • Pertsona administrazio-egoera irregularrean badago, helarazi arreta jasoko duela eta bere egoera ez dela okertuko.

SAN FAUSTO JAIETAN LAGUNTZA EDO/ETA INFORMAZIOA BEHAR BADUZU, ERASO BAT IKUSI BADUZU ETA EZ BADAKIZU ZER EGIN:

 

747 459 584 
Urriaren 10tik 14ra eta 17tik 19ra 24 ORDUZ
Indarkeria matxistan aditua den psikologo batek artatuta.

PUNTU MOREA LANDAKO GUNEAN
Eraso matxisten kontrako arreta eta informazio puntua
Urriak 10, 11, 12, 13, 17 eta 18 / 20:00- 2:00
 

ETA URTE OSOAN ZEHAR:

  • Durangoko Udaleko Indarkeria Matxista Unitatea - Astelehen, asteazken eta ostiraletan 8:00etatik 15:00etara eta astearte eta ostegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Telefonoa: 618 791 333.
  • Sexu-indarkeriaren emakume biktimei arreta osoa emateko zerbitzua (24 ordu, 365 egun): 900 840 977
  • Indarkeria matxistaren emakume biktimen arretarako SATEVI zerbitzua: 900 840 111 
  • Berdindu (lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei eta haien ingurukoei informazioa eta arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua): 900 840 128/ 617 813 087 (WhatsApp)