You were redirected to https://www.durango.eus/eu/durangoko-udalaren-ibilbidea .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Durangoko Udalaren ibilbidea

Durangoko Udalaren ibilbidea

Durangoko Udalak 2007 urtean onartu zuen udalerriko garapen jasangarriaren aldeko I. Ekintza-plana eta, orduz geroztik, ekintza ezberdinak garatu zituen arlo ezberdinetan (natura-ondarearen lehengoratzea eta kontserbazioa, hondakinen gaikako bilketa, Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programa herriko ikastetxeetan martxan jartzea, …). Lehen plan hura 2011 urtera bitartean garatu zen eta 2012 urtean zehar bere edukia berrikusi egin zen. Ondoren, 2013ko abenduan, 2013-2020 urteen artean indarrean egon den II. Ekintza-plana onartu zuen.

 

Garapen iraunkorraren alde aurrerapausoak eman asmoz, 2022 urtean Tokiko Agenda 2030era aldaketa egiteko konpromisoa hartu zuen eta 2030 urterako ikuspegia izango duen Durangoko Agenda 2030en ekintza-plana onartzeko gogoeta-prozesua abiarazi zuen.

 

Lehenik eta behin, Udalak Agenda 2030en ekintza-plana definitzera zuzendutako plangintza adostu zuen eta prozesu hau koordinatzeko nahiz bere gidaritza gauzatzeko barneko antolaketa finkatu zuen. Horrela, 2022ko udazkenean udal mailan Talde Eragilea osatu zuen eta horrekin batera, udal batzorde informatzaileek ere parte hartuko dute lanketa honetan.

 

Bestetik, Durangoko ekintza-plan berria diseinatzeko beharrezkoa da lehenik hiriaren abiapuntua zein den ezagutzea eta horretarako, garapen jasangarriaren ikuspuntutik Durangoko Udalak Garapen Iraunkorreko Helburuei egiten dien ekarpena (txosten osoa eta laburpen exekutiboa) eta zein den ezagutzeko balio duen txostena landu du.

 

Honi esker antzeman ditu Udalak Durangok gaur egun dituen behar nagusiak eta behar horiek asetzeko martxan jarri beharko dituen proiektuak, ekintzak, neurri zehatzak eta abar. Aipatutako erronka, helburu eta ekintza guztiak Durangoko garapen iraunkorraren aldeko Ekintza-plana delakoan (Durangoko Tokiko Agenda 2030en plana, hain zuzen) barneratuko dira.

 

Hala ere, etorkizunera begirako lanketa hori egiteko behar-beharrezkoa izan da Durangoko eragile ezberdinen inplikazioa lortzea. Hori dela eta, “Durango 2030 eraikiz” leloaren baitan, Durangoko Udalak ondorengo tresnak jarri ditu martxan, herritarrek euren proposamenak egiteko aukera izan zezaten:

 

  • 2022ko udazkenean herritarren sektore zehatzekin antolatutako elkarrizketa-saioak (11 elkarrizketa-saio orotara)
  • Durangoko dituen etorkizuneko erronkei buruzko galdetegia
  • Ekintza-planaren edukia adosteko herritarren gaikako mahaiak antolatzea (4 mahai)
  • Herritar orori zuzendutako bilerak

2023ko udal-hauteskundeen ondorioz aldi batez gelditutako prozesu baten ondoren, 2025ean gaiari heldu zaio berriro, eta Durangoko Udalak 2030 Agendaren Ekintza Plana berrikusi eta onartu du, 2025/2775 Alkatetzaren 2025/10/03ko Dekretuaren bidez ebatzia. Espedientea jendaurrean jarri da 20 egunez (BAO, 197. zk., 2025eko urriaren 15ekoa, asteazkena), eta ez da horren aurkako alegaziorik egin. Ondoren, Alkatetzaren 2025/3564 Dekretuaren bidez (2025/12/03koa), 2030 Agenda behin betiko onarpena ebatzi da.


Planak hainbat arlotako neurriak jasotzen ditu, hala nola mugikortasuna, ingurumena, ekonomia, berdintasuna, kultura eta herritarren parte-hartzea, Durango bidezkoagoa, osasungarriagoa eta Garapen Jasangarriko Helburuekin konprometituagoa izan dadin.


Plan honek sendotu egiten du Durangok erantzukizun kolektiboan oinarritutako etorkizunarekin duen konpromisoa, pertsonen ongizatean eta ingurunearekiko errespetuan oinarritua, ikuspegi partekatu eta eraldatzailearekin.