Garapen iraunkorraren aurrekariak

Garapen iraunkorraren aurrekariak

Baina, zer da garapen iraunkorra eta zertan datza Tokiko Agenda 2030en prozesua?

 

Galdera honi erantzuteko hurbilpen historiko bat egitea ezinbestekoa da, aipatu kontzeptuak zein testuinguru historikotan kokatzen ziren ulertzeko.

 

Aspalditik ezaguna da ingurumenaren egoerak gure gizartearen garapenean duen eragina eta aldi berean, gizakion ekoizpen eta kontsumo ohiturek sortzen dituzten ingurumen, ekonomia eta gizarte eraginak. Nazioarte mailan erakunde, organismo eta gizarte eragile ezberdinek ere erlazio honen garrantzia azpimarratu dute behin baino gehiagotan.

 

1972. urtean Stockholm hirian Nazio Batuen Elkarteak Giza Ingurumenari buruzko Konferentzia antolatu zuen. Bertan, Konferentzia parte hartu zuten kideek lehenengo aldiz aitortu zuten nazioarte mailan ingurumen arazoez tokian inpaktuaz sortzea gain mundu mailan ere eragina zutela, eta arazoa horien garrantziaz ohartarazi zuten. Urte berean, Erroman Kluba izenaz ezaguna den adituen taldeak Ameriketako Estatu Batuetako Massachusetts-eko Institutu Teknologikoko Meadows irakasleari gizartea mehatxatzen duten joera eta arazo ekonomikoei buruzko ikerketa sakon bat egiteko eskatu zioten. Ikerketa horren emaitza Hazkundearen Mugak izeneko txostena izan zen, Meadows Txostena  bezala ere ezagutzen dena. Dokumentu horretan bereziki azpimarratu zen mendebaldeko gizarteetako ekoizpen eta kontsumo eredua jasanezina dela etorkizunera begira, eredu horrek munduko baliabide naturalak agortezinak balira bezala jokatzen duelako eta mundu mailan sortzen dituen gizarte eta ekonomiazko desorekak izugarriak direlako. Txostenaren ondorioek zeresan handia izan zuten mundu mailan, hala nola; petrolioaren prezioa izugarri igo zen, mendebaldeko gizarteetako herrialdeetan krisialdi ekonomikoa pairatu zuten, mundu mailako lehen talde ekologistak sortu ziren, energia iturri alternatiboak bilatzeko lanei ekin zitzaion, eta abar.

 

1987an Nazio Batuen Elkartearen Ingurumen eta Garapenaren Batzordeak “Gure etorkizun komuna” izeneko txostena (Brundtland txostena  izenaz ere ezaguna dena) argitaratu zuen. Aipatu txostena garai hartan Norvegiako presidentea zen Brundtlan andereak zuzendu zuen. Bertan adierazten zen ingurumena eta garapenaren arteko oreka lortzea datorren urteetako erronka nagusienetakoa izango zela. Azpimarratu behar da 1987 urtean finkatu zen Garapen Iraunkorra (garapen jasangarria) kontzeptua nazioarte mailan: garapen iraunkorra gaur egungo beharrak asetzeko gai den garapena da eta, aldi berean, etorkizuneko belaunaldien beharrak asetzeko gaitasuna arriskuan jarriko ez duen garapen eredu gisa uler daiteke.

Testuinguru honetan, Nazio Batuen Elkarteak 1992. urtean, Rio de Janeiron (Brasil), Ingurumen eta Garapenerako Nazio Batuen Batzarra antolatu zuen: Lurraren batzarra. Konpromiso ugari hartu ziren bertan:

 

  • Klima-aldaketari buruzko Hitzarmena
  • 21 Programa (Agenda 21 izenaz ere ezaguna dena)
  • Biodibertsitatearen Zaintzarako eta Lehorteen Aurkako Hitzarmenak
  • Basoen Babeserako Adierazpena
  • Ingurumena eta Garapenari buruzko Rioko aitorpena

Agenda 21i dagokionez, garapen iraunkorraren alde lan egiteko ekintza plan globala da. Agenda 21 dokumentuaren 28. kapituluan jasotzen denez, iraunkortasunarekin zerikusia duten arazo eta irtenbideetariko asko tokiko ekimen eta erakundeen parte hartze eta elkar laguntzaren menpe daude. Horregatik Agenda 21en helburuak lortzeko nahitaezkoa da tokiko erakundeen parte hartzea; herritarrenganako erakunderik gertuena den heinean, garapen iraunkorraren aldeko hezkuntza sustatu eta jendearen inplikazioa bilatzeko administrazio organorik egokien da.

 

2002. urtean, Johannesburg hirian ospaturiko Lurraren II. Gailurrean (Rio + 10 delakoa), Agenda 21en aplikazio eraginkorra lortzeko berau agintaritza-maila guztietan indartu eta hobetzeko konpromisoa onartu zen.

 

Prozesu horiek 2015ean onartutako 2030 Agenda formulatzeko bidea prestatu zuten. Agenda horrek Agenda 21eko printzipio haiek Garapen Jasangarrirako 17 Helburu bihurtu zituen, jomuga argiekin eta konpromiso unibertsal batekin.

 

Europako Batasunari dagokionez, 1973 urteaz geroztik bultzatu ziren ingurumen-ekintzarako programez (VII. Programaren indarraldia 2020 amaitu zenez, VIII. Programa sartuko da indarrean) eta 2019 urtean onartutako Europako Itun Berdeaz gain, honako mugarriak azpimarra ditzakegu:

 

  • Europako Garapen Iraunkorraren Aldeko Estrategiaren onarpena (2001): dokumentu honek Europa mailatik garapen jasangarriaren alde lan egiteko lerro estrategikoak eta ekintzak finkatzen ditu, Estatuek beren iraunkortasun estrategia propioak onartu behar dituztela aginduz.
  • Aalborg-eko Konferentziaren sorrera (1994). Lehenari dagokionez, Bigarrenari dagokionez, 1994 urtean, Danimarkan kokatuta dagoen Aalborg izeneko hirian, Europako Herri eta Hiri Iraunkorren Sarea sortu zen eta Aalborg-eko Ituna deritzona onartu zuten bertaratutako agintariek. Aalborg-eko Ituna iraunkortasunaren alde lan egin nahi duten herri eta hirietako agintariek beren konpromiso islatzeko balio duen dokumentua da.
  • Herri eta hiri iraunkorren IV. Konferentzia, “Aalborg + 10” (2004): bertan Aalborg-eko Konpromisoak onartu ziren. Horien bidez tokiko iraunkortasunaren aldeko politikak ardazteko 10 konpromiso barneratu ziren.
  • Europar Batasunak (2016) garapen iraunkorraren alde egiteko bere lehentasunak ezagutzera eman zituen: Europako politika guztietan 2015 urtean Nazio Batuen Erakundeak onartutako Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatzeko konpromisoa bere hain hartu zuen eta 2020a amaitutakoan gaikako politikak Agenda 2030era bideratzeko plangintza definitzea.