
Edukiontzi honetan, berrerabil edo birzikla ezin daitezkeen hondakinak jasotzen dira.
Edukiontzi honek gure etxeko hondakinen azken aukera izan behar du.
Errefusak baloriza daitezkeen materialak izan ditzake ere, eta, horregatik, material horiek berreskuratzeko berariazko tratamendu bat egiten da, bai eta produktu berri bat (energia) erauzteko prozesuak ere, hondaki horiei egindako tratamenduen bitartez.
Prozesua: ondoren, edukiontzietan botatako errefusa berreskuratzeko eta birziklatzeko ematen diren urratsak deskribatuko ditugu, laburki:
- Herritarrek edukiontzi grisera botatzen dute errefusa.
- Udalek egunero eramaten dituzte hondakin horiek errefusa tratatzeko plantara.
- Tratamendu-plantetatik urrun dauden udalerrien kasuan, transferentzia-plantetara eramaten dituzte hondakinak; han, hondakinak trinkotu egiten dira, eta tratamendu-plantetara eramaten dira gero. Bizkaian, 5 transferentzia-planta ditugu (bata Durangon), eta ingurumenaren esparruan funtsezko misioa betetzen dute, hondakinaren garraioa kontzentratzen baitute.
- Artigasko Ekoparkean kokatutako TMB plantara (Tratamendu Mekaniko Biologikoko planta) eramaten da errefusa. Planta horretan, birzikla daitezkeen materialak berreskuratzen dira, hala nola PET, PEAD, kartoia, brikak, latak, aluminioa, etab., ekoizpen-katera eramateko berriz. Planta honek 180.000 tona hartzeko gaitasuna du.
- Bizkaian 180.000 tona errefusa baino gehiago sortzen denez, soberakina balorizazio energetikorako plantara, Zabalgarbira, eramaten da, energia sortzeko. Zabalgarbi plantara gaikako bilketa onena egiten duten udalerrietako hondakinak eramaten dira, errefusaren poltsetan birziklatu beharreko material gutxien baitute horiek.
- TMB plantako prozesutik igarotzen diren hondakinei bi prozesu desberdin aplikatzen zaizkie, materialak berreskuratzeko fasearen ondoren. Geldotze-prozesua, geldotu ondoren, balorizazio energetikorako plantara bideratzeko hondakina. Beste prozesu bat ere garatzen da: hiri-hondakin solido bat ekoizten da, gero zementuaren industriarako, birziklatze-industriarako eta abarrerako erregai gisa merkaturatzen dena.
- TMB plantan tratamendu aurreko fasea egin ondoren eta hondakinak geldotu ondoren, energetikoki balorizatu ezin den hondakina kontrolatutako zabortegira eramaten da.