
Sukaldean erabilitako olioek ingurumen arazo asko sortzen dituzte. Olioa gogortu egiten da eta itsatsita geratzen da etxeetako hustubideetan eta herriko estolderia sarean. Honezgain, arratoi kopurua handitu egiten da, eta hau gutxi balitz, eragozpenak sortzen dira herriko depuradoreak biltzen dituen hondakin-urak berreskuratzeko prozesuan.
Olioa birziklatuz, erreken ur kalitatea hobetzea lortzen dugu. Bestalde, olioarekin bioerregaiak lor ditzakegu, eta erragai hauek erragai normalek baino gutxiago kutsatzen dute.
Ondorengo kaleetan olioa biltzeko edukiontzi bereziak dituzu:
- Oiz kalea
- Gallanda kalea, 4
- Monagotorre kalea, 2
- Larrasoloeta kalea, 1 (ezinduentzat)
- Zirarmendieta kalea, 25
- Frai Juan Zumarraga kalea, 23
- Askatasun etorbidea, 15 (ezinduentzat)
- Askatasun etorbidea, 24
- Izei kalea
- Josemiel Barandiaran kalea, 12
- Sasikoa kalea, 26
- Montevideo etorbidea, 24
- Komentukalea, 25
- Saibigain kalea, 6
- Antso Estegiz zumardia, 12
- Landako etorbidea, 4
- Laubideta kalea, 3