Ingurumenarekin eta birziklapenarekin duen konpromisoa handitzeko eta indartzeko asmoz, Durangoko udalak 100 bat edukiontzi marroi jarri ditu udalerrian.
Albotik zamatzeko edukiontzi marroiak. Zama-lan eta garbiketa azkarragoak, zarata-maila baxuagoa.
Txartel bidez irekitzen dira. Etxeetan, saltokietan eta jantokidun ikastetxeetan, hurbilen dauden edukiontzi marroiak irekitzeko txartel pertsonala banatu da.
Irletan multzokatuta daude, gainerako edukiontziekin batera. Edukiontzi marroiak zeure ohiko gunean aurkituko dituzu.
Txartel pertsonalarekin, 10 astean behin, poltsa biodegradagarriak (behin bakarrik erabiltzekoak) eskuratu ahal izango dituzu honako bi poltsa-banagailu hauetan:
- Biblioteka (Komentukalea, 8)
- Landako I polikiroldegia (Muruetatorre auzunea 11)
ZER SARTU DEZAKEGU EDUKIONTZI MARROIAN?
HONDAKIN ORGANIKOAK BAINO EZ:
HONDAKIN ORGANIKOAK BAINO EZ:
- Haragi, hestebeste, arrain eta itsaski hondakinak (gordinak zein kozinatuak)
- Hezurrak
- Arraultza hondakinak eta bere azalak
- Gazta
- Frutak eta barazkiak
- Loreak eta lorezaintzako hondakinak
- Pastelen eta opilen hondakinak
- Kortxo naturala
- Teen eta infusioen poltsak
- Kafe-iragazkiak
ZEIN HONDAKIN EZ DIRA BOTA BEHAR EDUKIONTZI MARROIRA?
- Pixoihalak, paper-zapiak eta norberaren higieneko beste produktu batzuk
- Erabilitako zapiak
- Kaxak eta egur-zatiak
- Animalien gorotzak
- Oro har, EZIN izango da konposta egiteko ez den inolako materialik bota
KONTUZ! Ez bota material organikoa plastikozko poltsetan, KONPOSTA EGITEKO POLTSAK bakarrik erabili
