
Maiatzaren 6tik ekainaren 6ra arte.
Saltzeko unean, bonua eskaneatu beharko duzu, eta fakturaren argazkia erantsiko diozu (tiketa).
Bonu guztiak eskaneatuta egon behar dira ekainaren 6a baino lehen (egun hori barne), eta tiket/fakturarekin azaroaren 8a baino lehen.
Durangoko Udalak ez ditu onartuko Durango Bonua APParen bidez trukatu ez diren bonuak, ez baitira balioztatutzat hartuko, ezta dagokion faktura lotuta ez dutenak, edo bonu eta faktura bakoitzaren arteko lotura zalantzarik gabekoa ez dutenak.
Eskaneatuta ez dauden bonuak eta erosketa-txartela erantsita ez dutenak ez dira baliozkoak izango, eta ezingo dira ordaindu.
Bai, 200 bonu establezimenduko.
Gehienez 15 euroko 2 bonu metatu ahal izango dira erosketa-faktura edo tiket berean.
Adi!! Ez, ez da itzulketarik onartzen.
|
|
|


