Jantokia nagusien egoitzako kafetegian

Zerbitzu honek otordu orekatuak era adinekoen nutrizio-premietara egokituak eskaintzen ditu, gizarte-harremanak eta bizikidetza bultzatzen dituen ingurune batean.

ZERBITZUAREN INFORMAZIO OROKORRA

NORK ERABIL DEZAKE ZERBITZUA? 

Modu autonomoan jan ahal izateko gaitasuna duten adinekoei zuzenduta dago.

  • Durangon bizi diren 70 urtetik gorakoak, ezkontideak edo antzeko harremana dutenak. 
  • Durangoko udalerrian bizi eta egoera zaurgarrian dauden 65 urtetik gorakoak
ZER EGIN BEHAR DUT JANTOKIKO ZERBITZUA ERABILI AHAL IZATEKO?

Jantokiko zerbitzua erabiltzeko, beharrezkoa da bertan alta ematea

Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • ESKAERA ORRIA. Eskaera orria behar bezala beteta. 
  • Nortasun Agiri Nazionala (NAN), jatorrizkoa, edo, hala badagokio, haren fotokopia.
  • Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, pentsioaren zenbatekoa egiaztatzen duena, edo horren egiaztagiria, ordaindu beharreko prezioa txikiena denean bakarrik.
MENUAREN PREZIOA

Menuaren prezioa aldatu egiten da jasotako pentsioaren arabera. Zenbatekoa zehazteko, pentsioaren 12 ordainsariak hartuko dira kontuan.

 

FAMILIA-UNITATEA: PERSONA 1

Familia-unitatearen pentsioa

Menuaren prezioa
900 € baino gutxiago/hilean 4 €
900 € baino gehiago /hilean 6,50 €

 

FAMILIA-UNITATEA : 2 PERTSONA  Familia-unitatearen pentsioa  Menuaren prezioa

JANTOKI-ZERBITZUA ERABILTZEA

1.500 € baino gutxiago/hilean 4 €
1.500 € baino gehiago/hilean 6,50 €

 

   

 

INFORMAZIO GEHIAGO

  • DURANGOKO ADINEKOEN EGOITZA - 944 657 451
  • ADINEKOENTZAKO KAFETEGIA - 946 200 438
  • adintek@durango.eus
Informazio praktikoa

            

 

      
NON DAGO

Durangoko Adinekoen Zentroa-kafetegia
Astarloa kalea, 1-1º

ORDUTEGIA

Astelehenetik barikura 13.00etik 14.30era

Asteburu eta jaiegunetan ez da jantoki-zerbitzurik egongo.

   

ERABILTZEKO ARAUAK?

Jantokia erabiltzeko beharrezkoa da:

  • Plaza erreserbatzea, gutxienez bi egun arinago adineko egoiztako kafetegian. (12:00ak baino lehen). 
  • Prezioa erreserba egiten denean ordainduko da.
  • Tiketa jantokira sartzean aurkeztu beharko da.
  • Ordaindutako zenbatekoa itzuliko da erreserba bi egun lehenago ezeztatzen denean (12:00ak baino lehen).

Erabiltzaileek bi menu mota aukeratu ahal izango dituzte: arrunta eta erregimenekoa. 

Menu normalak bi aukeraren artean lehen eta bigarren plater bat aukeratzeko aukera ematen du.