Montevideo

Montevideorekin senidetza

    

 

 

 

2022ko irailaren 27an, Durangoko Udalak senidetze-akordio bat formalizatu zuen Montevideo (Uruguai) hiriarekin, hiri horretako Saileko Batzordearekin kultur-lankidetzarako hitzarmen bat sinatuz.

Akordio honekin lankidetza-harreman bat ezarri da, bi hirien arteko kultura- eta giza trukea sustatzeko, Amerikara emigratu zuten euskaldunek, kolonia-garaitik ge-rraostera arte, politika, ekonomia eta kultura arloan utzitako ondarea oinarri hartuta. .

Era berean, aukera bat da Durango nazioartean ezagutzera emateko. Senidetze-akordio hau Montevideo eta Durangoren arteko adiskidetasun- eta konfiantza-harremanean oinarritzen da eta hainbat helburu ditu: kultura- eta arte-arloko esperi-entziak eta jardunbide egokiak trukatzea, kultura-politiken kudeaketa parte-hartzaileak toki-eremuan planteatzen dituen erronkei buruzko hausnarketa bateratua egitea, lurraldearen garapena bultzatuko duten estrategiak bateratzea, turismoa eta kultura sustatuz, eta herritar guztiak inplikatuko dituzten esperientzia eta proiektu bateratuak garatzea.