Senidetze-akordio honek hiru jarduera-ardatz ditu
1. Bi hirien arteko lankidetza teknikoa garatzea:
Esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea, Durangoko eta Montevideoko kultura-kudeaketan eta turismo-sustapenean dauden erronkei buruzko haus-narketa eta azterketa bateratua egitea, eta herritarren dimentsioak (soziala, politikoa, ekonomikoa eta kulturala) barne har ditzaketen kultura-, hezkuntza-, arte- eta turismo-sustapeneko proiektuak garatzea.
2. Elkar ezagutzea eta biztanleen arteko harremana bultzatzea:
Lankidetza-hitzarmen honekin pertsonen eta erakundeen parte-hartzea sustatu nahi da. Alde horretatik, Durangoko Udalak eta Montevideo Saileko Batzorde-ak herritarren arteko harremana erraztu eta indartzeko proiektuak sustatu eta bultzatu behar dituzte, esperientziak eta bizipenak partekatzeko, kultura eta hizkuntza ezagutzeko eta egungo gizartearen erronkei buruz hausnartzeko.
3. Lankidetza eta esperientzia-trukea bultzatzea turismoaren eta garapen ekono-mikoaren esparruan.