1. Zor bat ordaintzeko eska dezake Udalak aldez aurretik interesdunak haren zenbatekoa erreklamatzeko jakinarazpena jaso ez badu?
Aldizka kobratzeko zergetan, hau da, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ), Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan (TMIZ), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ), Zaborra eta Estolderiaren tasetan, Autotaxin eta Pasabide tasetan, ez da nahitaezkoa zorra banaka jakinaraztea. Beraz, ordainagiriak helbideratzea gomendatzen da.
Aldizkakoak ez diren zergetan interesdunak aurkeztu behar du autolikidazioa, adibidez, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan (HBGGZ), Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko zergan (EIOZ), eta Hirigintza tasetan. Betebehar hori betetzen ez bada, Udalak likidazioa egingo du eta interesdunari jakinaraziko dio. Ezin bada zuzenean egin, interesduna ez dagoelako edo ezezaguna delako, jakinarazpena agerraldi bidez egingo da, BAOn zitazioa egin ondoren. Iragarkiak hilaren 5ean eta 20an argitaratuko dira. Ez aurkezteak edo epez kanpo aurkezteak zehapenak edo errekarguak aplikatzea ekar dezake.
2. Nola ordaindu ditzaket nire zergak?
- Ordainagiriak eta likidazioak
- Eskudirutan: KUTXABANK-eko, LABORAL KUTXA-ko, BANCO SANTANDER-eko y CAIXABANK-eko ofizinetan eta kutxaizainetan. Baita txartel propioekin eta banku elektronikoekin ere, bezeroak baldin badira.
2. Edozein erakunderen banku-txartelaren bidez:
- Udaleko webgunean, www.durango-udala.net, EGOITZA ELEKTRONIKOAN.
- Udaleko kutxazainean (Barrenkalea, 17) eta KUTXABANK-eko, LABORAL KUTXA-ko, BANCO SANTANDER-eko eta CAIXABANK-eko kutxazainetan.
- Autolikidazioak

3. Posible da zor bat telematikoki ordaintzea finantza-erakunde batera jo beharrean?
Bai, posible da. Ziurtagiri elektronikoaren beharrik gabe, edozein ordainagiri, likidazio, autolikidazio edo isun ordain dezakezu, baldin eta Durangoko Udalak isuritako agiria badaukazu. Agiririk ez baduzu, eta zorra borondatezko aldian badago, Dirubilketa Arloan eska dezakezu.
Zorra betearazpen-aldian badago, Dirubilketa Arlora jo dezakezu.
4. Zor baten premiamendu-probidentzia jakiarazi didate eta ez nago ados, zer egin behar dut?
Berraztertzeko errekurtsoa jar dezakezu Udal Diruzaintzan, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.