Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

Oinarrizko gizarte-zerbitzuak pertsonen zerbitzura dauden arretarako, orientaziorako, informaziorako, baloraziorako eta tramitaziorako oinarrizko unitateak dira. Herritarrak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman sartzeko lehen gunea dira.

Funtzio nagusia bazterkeria-, mendekotasun- eta/edo babesgabetasun-arriskuan dauden pertsonak antzematea eta artatzea da. Izan ere, helburua haien bizi-kalitatea hobetzea eta pairatzen dituzten zailtasunak ekidin eta arintzea da.

Oinarrizko gizarte zerbitzuek gizarte-premiei modu integralean erantzuten dieten gizarte-sustapeneko eta -ekintzako zerbitzuak eta prestazioak eskaintzen dituzte. Horien eskumena hiru administrazio publikoen artean banatuta dago (Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak), baina Durangon sarbidea Durangaldeko Merinaldearen Mankomunitatearen bidez egiten da.

 

NON GAUDE?
 
AURREZ AURREKO ORDUTEGIA:
 
  • Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 13:30
 
Gizarte-langileek aurrez aurre erantzunten dute, hitzordua eskatuta. 

 

 

ZEINTZUK DIRA EMATEN DIREN ZERBITZUAK? 

1. Informazioa, orientazioa, balorazioa eta diagnostikoa
2. Desgaitasun-kalifikazioa
3. Mendekotasunaren balorazioa
4. Etxez etxeko laguntza
5. Mendekotasuna duten pertsonentzako egoitzetan egonaldiak
6. Eguneko zentroa
7. Telelaguntza
8. Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatzeko txartel berezia
9. Prestazio ekonomikoak
10. Esku-hartze sozioedukatiboa eta psikosoziala
11. Zaintzaileentzako eta mendekotasuna dutenentzako laguntza
12. Emakumeentzako aholkularitza psikologikoa eta juridikoa
13. Adikzioen prebentzioa