Ba al dakizu suizidioa prebenigarria eta, askotan, saihesgarria dela?
Horretarako, arazoa ikusarazi, estigma murriztu eta kontzientzia sortu behar dugu.
Badakizu erantzukizuna zurea ere badela?
Gizarte-arazo larria da, guztion artean ulermenean, elkarren zaintzan eta komunitatearen babesean oinarritutako kultura lortzea eskatzen duena.
Zer egin dezaket?
Isiltasuna hautsi, mitoak, aurreiritziak eta sinesmen faltsuak zalantzan jarri, eta beste aldera begiratzeari utzi. Suizidioari buruz hitz egiteak ez du sustatzen, alderantziz. Beharrezkoa da hitz egin eta entzuteko espazioak irekitzea, laguntza-sareak indartzea eta gizarte gizatiarragoa eta babesleagoa eraikitzea. Bizitzea merezi duen gizartea.
2025EKO IRAILEKO PROGRAMA
- Irailak 10, 11:00etan: Adierazpen Instituzionalaren irakurketa Otamotzena parkean. Parkea horiz jantziko da irailaren 10etik 30era, herriko ehuntzaile taldeen lankidetzari esker, Suizidioa Prebenitzeko Nazioarteko Eguna dela eta.
- Irailak 27, 11:00etan: Zineforuma Zugazan. Jon Sistiagaren "Tabú: y al final, la muerte... huida" dokumentalaren proiekzioa. Ondoren, solasaldia Lorena Martín psikologo orokor sanitario eta irakaslearekin, eta Mónika Salgueiro psikologo sanitarioarekin, suizidioan prebentzioan eta esku-hartzean aditua eta UPV/EHUko irakasle agregatua.
- Bixenta Mogel liburutegia: mahai tematikoa, suizidoaren prebentzioari buruzko liburuekin, irailaren 10etik 30era.
- Irailak 23, 18:15etan, Bizidun Elkartearen eskutik "Acompañar para Vivir: Prevención del Suicidio en Personas Mayores" hitzaldia. Durangoko Nagusien Udal Zentroko areto nagusian, Astarloa, 1 – 2. solairua. Hizlaria: Lorena Martín.
LAGUNTZA BEHAR DUZU? EZ ZAUDE BAKARRIK
Telefonoak
- Atención a la Conducta Suicida “Llama a la Vida” 024
- Osakidetzako Osasun Aholkua 900 20 30 50
- Teléfono Esperanza (específico Intervención en crisis) 717 003 717
Webguneak
- Asociación vasca de suicidología www.aidatu.org
- Asociación de personas afectadas por el suicidio de un ser querido “BIZIRAUN” www.biziraun.org
Beste baliabide batzuk
- APP PREVENSUIC prevensuic.org
- Durangoko Udalaren Psikobono Kanpaina / Campaña de Psicobonos del Ayuntamiento de Durango www.durango.eus/psikobonoaren-informazioa
