Programa honek boluntariotzaren partaidetza soziala sustatu nahi du, bakarrik bizi den adinekoari erregulartasunez lagunduz, edo zeregin zehatzak egiteko laguntza puntuala eskainiz.
Laguntza erregularra
Bakarrik dauden adinekoak, etxetik irtetea zailtzen edo eragozten dieten osasun-arazoak dituztenak senideak beste herri batzuetan dituztenak, edo laguntzarik jasotzeko aukerarik ez dutenak.
Bakardadeak adineko pertsonen osasun fisiko zein emozionalean eragin negatiboa izan dezake. Egoera hori arintzea posible da laguntza erregularrari esker.
Boluntarioaren konpromisoa adinekoari astero bi edo hiru orduz laguntzea da, etxean edo kalean (paseatzea, kafe bat hartzea, elkarrizketan aritzea, aisialdiko jardueraren batean parte hartzea, etab.)
Laguntza puntuala
Gestio txikiak egiteko laguntza behar duten adinekoak: kontsulta medikoak, banketxeetako izapideak, oinarrizko gizarte-zerbitzuak, etab.
Boluntarioaren konpromisoa adinekoari modu ez erregularrean gestio puntualak egiten laguntzea da.
Boluntarioak jarraipen-deiak egiten dizkie aldizka zerbitzu gehigarri hori nahi duten erabiltzaile guztiei. Jarraipen horri esker gorabeherak antzeman daitezke, bai eta erabiltzaileek izan ditzaketen premia berriei aurrea hartu ere. Komunikazio-tresna gisa ere erabiltzen da, udal-zerbitzuak ezagutarazteko edo informazio-kanpaina puntualagoak egiteko: hotz-boladari edo bero-boladari dagokiona, gripearen kanpaina, eta abar.
Boluntarioa izan nahi baduzu, adinekoa bazara eta Lagunkidek eskaintzen dizkizun zerbitzuak
nahi badituzu, edo informazio gehiago nahi ezkero, jar zaitez gurekin harremanetan.
- DURANGOKO ADINEKOEN EGOITZA - 944 657 451
- GURUTZE GORRIA 946 810 949
- adintek@durango.eus