Hizkuntza-lankidetza Kolonbiako nasa komunitatearekin
Proiektuaren izena: HIZKUNTZA ETA ESKOLA ESTRATEGIAK INDARTZEA NASA YUWE HIZKUNTZA BERRESKURATZEKO: EUSKAL HIZTUNEN ETA NASA YUWE HIZTUNEN ESPERIENTZIAK TRUKATZEA.
Kolonbiako Cauca eskualdean, nasa herria euren kultura eta hizkuntza biziberritzeko prozesuan murgilduta dago. Bizi izan dituzten bazterketa, pobrezia eta desegituraketa egoerei aurre egin nahi diete, eta, modu horretan, herri gisa duten nortasuna sendotu.
Garabide Elkartea Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da, lankidetzan aritzen dena modu berritzailean, eta, euskararen esperientziatik abiatuta, hizkuntza gutxituen biziberritzeko prozesuak bultzatzen ditu.
Udala Garabide elkartearekin lankidetzan ari da proiektu horretan hizkuntza eta kultura biziberritzeko prozesua sendotzeko eta bultzatzeko. Prozesuan inplikatutako erakunde nasei prestakuntza eta aholkularitza ematen die, bereziki, Hilo de Nasa Yuwe erakundeari (hizkuntzaren sustatzaileen taldea) eta Nasa Biziberritzeko Plana proiektuko irakasleei eta CECIDICi.
Beren hizkuntza berreskuratzea da helburua, batez ere, hezkuntza-sistemaren eta helduentzako irakaskuntzaren bidez.