Kongo

Kongo

Proiektuaren izena: NERABEEN SEXU ETA UGALKETA OSASUNARI ARRETA EMATEKO SISTEMAREN ANTOLAMENDUA ETA ERRESILIENTZIA INDARTZEA, BEREZIKI GARRANTZIA EMANEZ SEXU ETA GENERO INDARKERIARI, NGABA-KO OSASUN EREMUAN, COVID-19 BIRUSAREN TESTUINGURUAN. KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA.

Sexu-indarkeria arazo larria da KEDn. Iazko lehen seihilekoan 1.400 kasu erregistratu ziren, hau da, aurreko urtean baino %34 gehiago. Joera horri jarraituz, Ngabako Osasun Eremuan (Kinshasa probintzian) erasoen %106ko igoera erregistratu da 2020an (99 kasu 2020an eta 204 kasu 2019an). Horietatik %50 baino gehiago 10-17 urteko neska nerabeak ziren.

Proiektu honen helburua Ngabako Osasun Eremuko erabeen sexu- eta ugalketa-osasunari arreta ematea eta sexu-indarkeriaren eta genero-indarkeriaren aurkako prebentzioan eta borrokan laguntzea da.

Medicusmundi Bizkaiak garatutako proiektua, Durangoko Udalaren laguntzarekin, hiru ardatzetan egituratzen da nagusiki.

  • Ardatz horietako bat osasun-zerbitzuetan sexu-indarkeria eta genero-indarkeria pairatu duten pertsonentzako egokitutako kalitatezko arreta ziurtatzea da.
  • Bestalde, nerabeen sexu- eta ugalketa-osasuna zaintzeko zerbitzuak ere indartu nahi dira.
  • Amaitzeko,  sexu- eta genero-indarkeria kasuen arretan eta nerabeen sexu eta ugalketa-osasunaren sustapenean komunitate osoaren mobilizazioa bultzatu nahi da.

Hemen informazio gehiago-Medicusmundi