Zerga horren kuota ibilgailu motaren eta horren fitxa teknikoan ageri diren ezaugarrien araberakoa da.
Indarrean dagoen araudiaren arabera, ibilgailua eskualdatuz gero urtarrilaren 1ean titular gisa ageri denari eskatzen zaio zergaren urteko kuota. Matrikulazio berrien kasuan, kuotaren banaketa proportzionala egingo da, eta aldez aurretik eskatzen denean, baita behin betiko baja edo lapurretagatik baja eraegiten den kasuetan ere.
Ibilgailua eskualdatzen denean EZ dago kuota hainbanatzerik. Urtarrilaren 1ean titular gisa ageri denari eskatzen zaio zerga. Ibilgailuari BEHIN BETIKO BAJA edo LAPURRETAGATIK BEHIN-BEHINEKO BAJA ematen zaionean BAINO EZ da itzultzen kuota.
• Durangoko HAZ-ean (Herritarren Arreta Zerbitzua).
• Internet bidez, Durangoko Udalaren Egoitza elektronikoan.
Udaleko HAZ-era (Herritarraren Arreta Zerbitzua) joan behar duzu, matrikulazioaren altari dagokion zenbatekoa ordaindu. Hori egin ondoren, erreziboak eta beharrezko agiriak Trafiko Buruzagitzan aurkeztu beharko dituzu, ibilgailua birgai dezaten eskatzeko.
%50eko hobaria izango dute zergaren kuotan, indarrean dagoen legediak ezarritakoarekin bat etorriz, familia ugaria izaera orokorra duen familia-kideren baten titularitatepeko ibilgailuek, eta %75ekoa izaera berezikoan sartzen direnak, beti ere familia-errentak lanbide arteko gutxieneko soldataren 4,5 arteko kopurua gainditzen ez badu.
Hobaria aplikatzeko oinarri moduan hartzen den familia-errenta kalkulatzeko, familia-politiken esparruko familia-errentaren estandarizatze-sistemari buruzko,uztailaren 24ko, 154/2012 Dekretuak ezarritako kalkuluak hartuko dira kontuan.
Familiako 5 plaza edo gehiagoko ibilgailu batek baino ez du hobaria jaso ahal izango, betiere, 15,99 zaldi fiskal gainditzen ez baditu; eta hobari hau ez da bateragarria izango ibilgailu beretzako trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren inguruan izan daitezkeen bestelako hobari fiskalekin.
Subjektu pasiboa eta familia unitateko gainerako kideak Durangon erroldatuta egon behar dira euren ohiko etxebizitzan, arbasoen banaketa kasuetarako familia ugarien gaineko araudiak ezartzen duenaren kaltetan izan gabe. Hobaria jasotzeko eskari-orria aurkeztu beharko da.
Bai, baldintzak betetzen badituzte salbuetsita egongo dira. Ikusi “Onura fiskalak eta salbuespenak”
%80ko hobaria izango dute, 30 urteko antzinatasuna duten ibilgailuek, eta ibilgailu historiko izaera aitortua dutenek berriz %100a izango dute. Jarduneko ekitaldian hobari hau aplikatuko bazaizu, urtarrilaren 15a baino lehen egin beharko duzu dagokion eskaria.
Zirkulazio baimenean bizilekutzat ageri den udalerrian ordaindu behar du jabeak, ibilgailuen zergaren ordainagiria.
Saltzaileak du salerosketaren berri Trafiko Delegaritzan emateko ardura. Behin ibilgailuaren transferentzia gauzatuta, Trafiko Delegaritzak hurrengo hilean jakinaraziko dio udalari egin berri den aldaketa.
Ibilgailuaren behin betiko baja, Trafiko Delegaritzan tramitatzen da. Tramitea gauzatuta, Trafiko Delegaritzak hurrengo hilean jakinaraziko dio udalari egin berri den aldaketa.
Zergaren kontsumitu gabeko zatiaren itzulera eskatu nahi baduzu, derrigorrezkoa da dagokion eskaria Udalean aurkeztea.