TMIZ - Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergak (TMIZ), bide publikotik zirkulatzen duten trakzio mekanikodun ibilgailuen jabetza zergapetzen du, mota eta kategoria edozein delarik ere. Erregistro publikoan matrikulatuta eta altan dauden ibilgailuek, zein matrikula turistikoa eta aldi baterako baimena dutenek ordaindu behar dute.

Zirkulazio baimenean bizilekutzat ageri den udalerrian ordaintzen da zerga. Urtero kobratzen da, eta zergaldia urte naturalarekin bat dator. Titular gisa ageri den pertsonari eskatzen zaio ordaintzeko, ibilgailuak urtarrilaren 1ean dituen ezaugarriak kontuan hartuz, alta ematen denean izan ezik, orduan egun horretatik aurrerako ehunekoa kalkulatzen baita.

NOIZ ORDAINTZEN DA?

  • Ordainketa epea: Martxoaren 2tik maiatzaren 4ra.
  • Ordainketa helbideratua: Helbideratzea agindua emana dutenei apirilaren 8an kobratuko zaie kontutik.

Informazio gehigarria Zerga Egutegian.

ZENBAT ORDAINDU BEHARKO DUT?

Ibilgailuen zerga dela eta ordaindu beharreko zenbatekoa, ibilgailu motaren eta haren ezaugarrien araberakoa da eta jarraian duzun taulan jasotzen da:

IBILGAILUEN MOTA ETA POTENTZIA
KUOTA
A) TURISMOAK

 

8 h.p. fiskaletik behera
18,93 €
8 eta 11,99 h.p fiskalen artean
64,75 €
12 eta 13,99 h.p fiskalen artean
138,23 €
14 eta 15,99 h.p fiskalen artean
201,94 €
16 eta 19,99 h.p. fiskalen artean
281,27 €
20 h.p fiskaletik gora
356,99 €
B) AUTOBUSAK
 
21 jarlekutik behera
180,48 €
21 eta 50 jarleku-artean
252,54 €
50 jarlekutik gora
319,95 €
C) KAMIOIAK
 
1.000 kg-ko karga erabilgarri baino gutxiago
97,03 €
1.000 eta 2.999 kg bitarteko karga erabilgarria
185,65 €
2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria 9.999 kg arte
259,12 €
9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria
324,54 €
D) TRAKTOREAK
 
16 h.p. fiskaletik behera
41,18 €
16 eta 25 h.p fiskalen artean
61,64 €
25 h.p. fiskaletatik gora
180,13 €
E) TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEK ARRASTAN DARAMATZATEN ATOIAK ETA ERDI-ATOIAK.
 
751 eta 1.000 kg bitarteko karga erabilgarria.
43,16 €
1.000 eta 2.999 kg bitarteko karga erabilgarria.
66,83 €
2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria.
185,65 €
F) BESTE IBILGAILU BATZUK
 
Ziklomotorrak
7,07 €
125 c.c. arteko motozikletak
7,07 €
125 c.c. baino gehiagoko motozikletak, 250 c.c arte.
13,63 €
250 c.c. baino gehiagoko motozikletak, 500 c.c arte.
33,33 €
500 c.c. baino gehiagoko motozikletak, 1000 c.c arte.
75,73 €
1000 c.c. baino gehiagoko motozikletak.
169,62 €
Ordaintzeko bideak

Ordainketa egiteko bide hauek baliatu ditzakezu:

Zergak, tasak eta prezio publikoak