12.- Hirigintza Plangintzako Arau Subisidiarioen aldaketa puntuala TRENBIDEKO PERI-1 eremuan

12.- TRENBIDEKO PERI-1 eremuan Hirigintza Plangintzaren Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala

2026ko urtarrilaren 8ko 2026/0016 Dekretuaren bidez, TRENBIDEKO PERI-1 eremuko hirigintza-antolamenduko zehaztapenak aldatzeko formulazioaren hasiera onartu da, honako eduki honekin:

Lehenengoa.- Onartzea urtarrilaren 14ko 76/2005 Foru Aginduaren bidez (2005eko apirilaren 25eko BAO, 77. zk.) behin betiko onartutako Durangoko Udalaren Arau Subsidiarioen Testu Bateginaren 2.2.1 artikuluan jasotako TRENBIDEKO PERI-1 eremuko hirigintza-antolamenduko zehaztapenak aldatzeko formulazioaren hasiera.

Bigarrena.- Honako gai hauetan eskumenak dituzten autonomia- eta foru-organoei buruzko txostena egiteko eskatzea:

a) babes zibila;

b) ingurumena;

c) kultura-ondarea;

d) ingurune naturala.

Hirugarrena.- Prozesua zuzendu behar duen Herritarren Partaidetzarako Programa onartzea, honekin batera doan proposamenarekin bat etorriz, eta akordioa eta herritarrek parte hartzeko programaren laburpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.