Babesleku klimatikoak

BESTELAKO ZERBITZUAK

Babesleku klimatikoak

Klima-aldaketa XXI. mendeko erronka nagusietako bat da, eta haren ondorioak gero eta nabarmenagoak dira mundu osoan, bereziki muturreko fenomeno meteorologikoen areagotzearen bidez. Tenperatura maximoen igoerak, bero-boladen iraupen, maiztasun eta intentsitate handiagoak, eta gaueko gutxieneko tenperaturen gorakadak osasun publikoan, ongizate sozialean eta hiri-inguruneen funtzionamenduan eragin zuzena dute.

Testuinguru horretan, babesleku klimatikoak klima-aldaketara egokitzeko neurri gisa finkatzen ari dira, bereziki hiri-eremuetan. Babesleku klimatikoak bero-boladen eta muturreko tenperaturen aurrean herritarrei babes termikoa eskaintzen dieten espazioak dira, bai kanpoaldekoak (parkeak, lorategiak, itzaldun plazak) bai barrualdekoak (eraikin publikoak zein erabilera pribatukoak). Neurri hauek bereziki garrantzitsuak dira kolektibo zaurgarrientzat, hala nola adinekoentzat, haurrentzat, osasunaren arloko ?arazoak dituzten pertsonentzat edo baliabide gutxiago dituztenentzat.

Durangoko Udalak babesleku klimatikoen proiektua bultzatzea klima-aldaketaren aurrean egokitzapenerako estrategiaren barruan kokatzen da, hiriaren erresilientzia indartzeko eta herritarren osasuna eta bizi-kalitatea babesteko helburuarekin.

2026. urte honetan zehar, Durangoko udalerriak muturreko tenperaturako ekitaldiei ahalik eta ondoen erantzuteko izango dituen babesleku klimatikoen identifikazioa egingo da.

INFORMAZIOA