1. ERROTARITXUENA (1.700 m2)
Errotaritxuena auzuneko berdegunea. Eraikinen atzealdean dago eta gutxi erabiltzen da. Iparraldean Errotaritxuena auzuneko oinezkoen gunea dago; ekialdean Alluitz kaleko 34, 36 eta 38 zenbakidun etxeen atzealdea; hegoaldean Askatasun etorbidean hutsik dauden orubeak; mendebaldean Errotaritxuena auzuneko 11, 12 eta 13 zenbakidun etxeetako erabilera publikodun plaza pribatua.
2. FAUSTEBEKOA (700 m2):
Faustebekoa auzuneko parterre bat, banku batzuen ondoan. Hegoalden Untzillatx kalea dago; mendebaldean Urko kaleta eta, iparraldean eta ekialdean, Faustebekoa auzunea.
- Ekainaren 1etik irailaren 30era: 20:00-11:00
- Urriaren 1etik maiatzaren 31ra: 19:00-13:00
3. SAN IGNAZIO (3.260 m2):
San Ignazio auzunean dauden erreka ondoko guneak dira, alegia, antzinako eskola publikoen guneak eta Iurrea-Frantzisko Ibarra zubiaren ondoan daudenak. Ipar-mendebaldean Ibaizabal erreka dago eta hego-ekialdean erabilera publikoko gune pribatuak San Ignazio auzunean.
4. KASTEJON (1.150 m2)
Kastejon parke osoa hartzen du. Iparraldean Galtzareta kalea dauka; ekialdean San Agustin kalea; hegoaldean Etxezurioste auzuneko sarbidea eta, mendebaldean, Galtzaretako etxe itsatsien lursail pribatuak.
5. INTXAURRONDO (980 m2)-Gune honetan debekatuta dago txakurrak solte ibiltzea larunbata, igande eta jaiegunetan.
Intxaurrondo parkearen ondoko gunea. Mendebaldean Mañaria erreka dago; ekialdean eta hegoaldean Intxaurrondo parkeko gune libreak eta, iparraldean, lonja eta lokaletarako sarbide pribatuak Intxaurrondo kaleko 52. zenbakiko eraikinean.
6. ASTOLABIDEA (2.400 m2)
Astola/Aliendaldeko berdegunea, Alcampo eta Azpiriren atzealdean dagoena oinezko bidearen eta Abadiñoko mugaren artean (erreka).
7. ZUHATZOLA (2.000 m2)
Zuhatzola parkeko bi parterre, 1.000 m2-koa bakoitza. Parkearen beherengo partean daude (iparraldera ematen duena), hau da, hilerrirako sarbide ondoan Antso Estegiz zumarditik.
8. TABIRA (1.800 m2)
Tabirabide kaleko berdeguneko (pipican eta 39. zenbakiaren artean (Funsan)) hegoaldeko aldea. Ekialdean, Mañaria erreka eta, mendebaldean, Tabirabide kalea.
9. MURUETATORRE (1.350 m2)
Itxura irregularreko lursaila Muruetatorre auzunean; hegoaldean Muruetatorre auzuneko espaloia du 5 F zk.aren aurrean; ekialdean atletismo pistaren itxitura eta, mendebaldean eta iparraldean, Mañaria erreka ondoko bidegorria.
10. ANBROSIO MEABE (1.900 m2)
Erreka ondoko gunea Anbrosio Meabe kalean, Miangolarra etxearen eta Anbrosio Meabe 7 zk.ko atzealdearen artean. Iparraldean Ibaizabal erreka du; hegoaldean Anbrosio Meabe kalea; mendebaldean lorategiak eta, ekialdean, Miangolarra etxea.
11. ZUMAR (1.230 m2)
Zumar kaleko ekialdeko parkeko iparreko esparrua osatzen du. Iparraldean Izei kaleko espaloia du; ekialden Hagin kaleko etxebizitza itsatsien atzealdea; hegoaldean parkeko beste berdegunearekin; mendebaldean Zumar kaleko espaloia, harlauza-gunea eta hormigoizko bankuak.
12. ELKARTEGIA (1.280 m2)
Berdegunean Ibaizabal auzunean, Mañaria errekaren eta Elkartegiaren albo batean.
13. IBAIZABAL (900 m2)
Itxura irregularreko lursaila Ibaizabal auzunean; hegoaldean Euskotreneko trenbide zaharren parean doan asfaltozko bidea du; ekialdean eta iparraldean oinezko bideak ditu eta, mendebaldean, Landako erakustazokako hormigoizko sarbidea dauka.
14. ARAMOTZ (2.900 m2)
Udalerriko ekialdean dagoen gunea, Larrinagatxu errekaren (Sanrokebide kalearen amaieran) eta Aramotz auzunearen tartean osatzen den ibilbidea da; Fumbarri enpresaren iparraldean kokatzen diren lursailak zeharkatzen ditu.