Udaleko Wifi librea

BESTELAKO ZERBITZUAK

Udaleko Wifi librea

Durangoko Udalak, Interneten ibiltzeko sarbide-guneak jarri ditu udal eraikinetan "wifi" sistemaren bidez.
Jarraian "wifi" teknologia daukaten udal eraikinak zerrendatzen dira:

Eraikina Helbidea
Durangoko Udaletxea Barrankalea, 17
Lariz Torrea Lariztorre kalea, 2
Pinondo etxea Pinondo plaza, 1
Arte eta Historia Museoa Sanagustinalde kalea, 16
Bizenta Moguel Udal Biblioteka Komentukalea, 8
Udal Euskaltegia  Saibi kalea,10
 Bartolomé Ertzilla  Musika Eskola eta Kontserbatorioa Montevideo etorbidea, 7
Landako 1 Kiroldegia Mureatorre auzunea, 11
Landako 2 Kiroldegia Arripauseta auzunea, 3
San Agustin Kultur Gunea Sanagustinalde kalea,12
Landako Gunea Landako etorbidea, 6

 

Interneterako sarbide-guneek honela funtzionatzen dute:

  • Sarbide libreko sarea da, pasahitza barik. Sarearen izena edo SSID "durango" da. Sarera konektatzeko, esaterako, ordenagailu eramangarri batetik, PDAtik, telefonoz, edo dispositibo multimediak erabiliz, EZ da IP helbiderik konfiguratu behar wifi txartelean, sistema berak egiten baitu automatikoki.
  • Udal eraikinen barruan edo kalean detektatu daitekeen sarbide-segurtasuna daukan beste edozein wifi sare (giltzarrapo bat agertzen dute sarearen izenarekin batera) EZ da erabilpen publiko eta librekoa.
  • Segurtasun-arrazoiak direla-eta, WEBaren helbideetarako sarbide-erregistro guztiak artxibo baten txertatzen dira automatikoki.

Wifi sistemari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, edo iradokizunen bat egin nahi baduzu, bidali mezu bat honako helbide honetara: durango@durango.eus