Obra lizentzia zein pertsona edo enpresaren izenean eskatzen den, horrek ordaindu behar du.
Eraikuntza, instalazio edo obra gauzatzeak duen kostu osoari zerga-tasa aplikatuz kalkulatzen da zerga; % 5,00ekoa da.
Obraren benetako kostua aldatu egin bada aurretiaz adierazitako kostuaren aldean, likidazio berria egingo da, edo aurrez egindako likidazioaren berrikuspena eskatu ahalko da.
Lanek iraun bitartean, aitortutako lanak baino gehiago egiteko erabakia hartzen baduzu, erantzukizunpeko adierazpen osagarri bat aurkeztu beharko duzu, lan horiei ekin aurretik.
Lizentziaren titularrak obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari uko egiten badio, eta ukoa idatziz adierazten badu, Durangoko Udalak egindako behin-behineko likidazioa itzuli edo baliogabetu egingo du
% 90eko hobaria aplikatuko zaizu, betiere pertsonen irisgarritasun eta bizigarritasun baldintzak hobetzeko lanak egiten badira . Edonola ere, lan horiek ezingo dira eraikuntza berri baten edo birgaitze integral baten proiektuaren barruan egon.
Aniztasun funtzionala duten pertsonatzat hartuko dira desgaitasun-maila %33 edo altuagoa dutenak. Hori hala dela egiaztatzeko, beharrezkoa izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak emandako desgaitasun-mailaren ziurtagiria aurkeztea.
Esteka honetan ikusiko dituzu, eskuragarri dauden hobari zein salbuespenak: EIOZ - ONURA FISKALAK ETA SALBUESPENAK