Udal zergak

Udal zergak

 

Udalak etorkizunean emango dituen zerbitzuak finantziatu ahal izateko, duen baliabide propio nagusia dira zergak. Orokorrean, erakusten den gaitasun ekonomikoaren araberakoak dira eta zergak duen ezaugarria da, ez dela inongo kontraprestazio zuzenik jasotzen berau ordaitzeagatik.

Udaletxeak, legeak hala ezarrita, derrigor eskatu beharko ditu Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga (TMIZ), Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) eta Ekonomia-Jardueren gaineko Zerga (EJZ).

Aurrez hala adostuta eta Ordenantza fiskaletan jasotzen bada, Udalean beste zerga hauek eskatzea ere aukerazkoa izango da: Hiriko Lursailen Balio-Hazkundearen gaineko Zerga (HLBHZ) eta Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga (EIOZ).

Udal ogasuna