Ondasun Higiezinen gaineko Zergak (OHZ), "kontribuzio" izenez ere ezagutzen duguna, ondasun higiezin baten jabegoa, edo horren gaineko eskubide errealak zergapetzen ditu. Udalerri batean dauden hiri edo landa ondasun higiezin guztiei eragiten die.
Zerga hau, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean sortzen da eta egun horretan ondasunaren jabea edo eskubide errealaren titular den pertsonari ezartzen zaio. Egun horren ondoren gertatzen diren aldaketek, ondasunaren titularitatean zein ezaugarrietan, hurrengo zergaldian izango dute eragina, hau da, hurrengo urteko ordainagirian.
Zergaldia urte naturalarekin bat dator. Horrek esan nahi du zergapetutako aldian ondasunaren titularra aldatzen bada ere kuota EZ dela hainbanatzen edo zatitzen.
NOIZ ORDAINTZEN DA?
- Ordainketa epea: Irailaren 1etik urriaren 31ra.
- Ordainketa helbideratua: Helbideratzea agindua emana dutenei urriaren 8an kobratuko zaie kontutik.
Informazio gehigarria Zerga Egutegian.
ZENBAT ORDAINDU BEHAR DA?
Zerga-oinarria bider karga-tasa egitetik ateratzen dena, izango da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuota. Horrela kalkulatutako zerga-kuotari legez dagozkion hobariak kenduko zaizkio eta etxebizitza hutsen kasuan, %50eko errekargua ezarriko zaie.
Kuota = (zerga oinarria x karga-tasa) - hobariak + errekargoa
Urtarrilaren 1ean ondasunaren jabea edo eskubide errealaren titular den pertsonari ezartzen zaio urteko kuota.
Zerga oinarria
Guztizko katastro balioa da eta Bizkaiko Foru Aldundiak zehazten du urtero, katastroko erreferentzia bakoitzarentzat, balio ponentzian oinarrituta.
Zergaren karga-tasak
Zerga-tasa hiri ondasunentzat %0,265ekoa izango da oro har.
Nolanahi ere, ondorengo karga-tasak ezartzen dira hiri-erabileraren arabera berezituak, betiere, hiri-izaeradun ondasun higiezinen baloraziorako katastro-arauak ezartzen dituen erabilerak aintzat hartuta.
- Industria-erabilerarako (I) karga-tasa hauxe da: %0,944.
- Merkataritza-erabilerarako (C) karga-tasa hauxe da: %0,633.
- Gainerako erabileretarako, bizitegi-erabilera (V) eta beste erabilera batzuk (Y) izan ezik, berauen tipo aplikagarria 11.3 artikuluan finkatuko delarik, karga-tasa hauxe da: %0,500.
Halaber, honako tipo hauek ezartzen dira hiri-izaeradun ondasun higiezinentzat, betiere, ondasun higiezinen baloraziorako katastro-arauak ezartzen dituen erabilerak aintzat hartuta. Erabilera bakoitzerako katastro-balioa ondorengo koadroan jasotzen da:
| ERABILERAK | KATRASTO BALIOA | KARGA TASA |
| INDUSTRIALA (I) | 225.000 € | %1,944 |
| MERKATARITZAKOA (C) | 140.000 € | %1,440 |
| BIZITEGIKOA (V) eta (Y) | 195.000 € | %0,328 |
| GAINERAKO ERABILERAK (V) eta (Y) izan ezik | 290.000 € | %1,000 |
Ondasun higiezinek erabilera ezberdinak badituzte eraikigarritasun- edo menpekotasun nagusiaren erabilerari dagokion tipo ezarriko da.
Nekazaritza izaerako ondasun higiezinen gaineko zergaren karga-tasa %0,115(e)an ezarriko da.
Lurralde historikoaren higiezinen foru-katastroaren 3/2016 Foru Arauaren aldi baterako xedapen bakarra aplikagarri zaien izaera berezidun ondasun higiezinei %0,80 tasa-karga aplikatuko zaie.