Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), "kontribuzio" edo "katastro" izenez ere ezaguna, zerga zuzeneko, erreal, objektibo eta aldizkakoa da, ondasun higiezin baten jabegoa, gozameneko eta azalerako eskubide baten titularitatea eta ondasun horien gaineko kontzesio administratibo baten titularitatea grabatzen dituena. Udalerri batean dauden hiri edo landa ondasun higiezin guztiei eragiten die.
Jabeek eta ondasun higiezinak dituen gozamenen titularrek. Higiezinak aldi berean gozamendunak eta jabeak baditu, gozamendunari dagokio ordaintzea. Zerga ordaindu beharko dute, halaber, ondasun higiezinen gaineko edo horiek eratxikirik dauden zerbitzu publikoen gaineko administrazio emakiden titularrek.
Errentan emandako higiezinei dagokienez, zergaren kuota maizterrak ordainduko duela hitzartu dezakete alderdiek kontratuan, baina horrek ez du Udala lotzen, hark jabeari eskatu behar baitio.
Orokorrean, ordenantza fiskalean jasotako salbuespenetan izan ezik, erreklamatzeak ez du kentzen ordainagiriaren zenbatekoa ordaindu beharra.
Ikusi Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) - Hobariak eta salbuespenak atala.
Borondatez ordaintzeko epea amaitzen den egunaren biharamunean, eta premiamendu-probidentzian jakinarazi ez bada, zerga zorraren ehuneko 5ekoa da, (ehuneko 5ekoa + eragindako kostuak) premiadun-probidentzian jakinarazi bada eta ehuneko 20koa probidentzian adierazitako epea pasatu bada.
Presentzialki, Herritarraren Arreta Zerbitzura, HAZera, bertaratuta.
Internet bidez: Durangoko egoitza elektronikoan, Tributuak eta ordainketak -> Ordainagiriak atalean
Epea urtero zehazten da Ordenantza fiskaletan eta egutegi fiskalean duzu ikusgai. Aurtengo ekitaldian, ordaintzeko aldia irailaren 1etik urriaren 31ra izango da eta helbideraketa agindua emana dutenei, urriaren 8an kobratuko zaie adierazitako kontutik.
Kontuan izanik, zerga honen kudeaketan bi adminstraziok hartzen dugula parte, erreklamazioaren funtsa Diputazioaren eskumeneko kontuen ingurukoa bada, bertara bideratu beharko dira.
Gainontzeko gaietarako, Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuari dagokio erreklamazioa tramitatzea. Erreklamazio-idatzia aurkeztu ahal duzu, Herritarren Arreta Zerbitzuetako (HAZ) bulegoetan, edo Durangoko Udaleko egoitza elektronikoan: https://egoitza-sede.durango.eus/
Zerga balio bat da, higiezina eraikuntza eta hirigintza ezaugarrien arabera neurtzen duena.
Bizkaiko Foru Aldundiak zehazten du katastro balioa (Higiezinen Katastroa), alor horretako eskumena duen organoa den aldetik, Balio Txostena deritzon agiri batean oinarrituz. Udalerrirako balio ponentzia berriak (osoak edo zatikoak) eginez gero, edo eraikin berri bat eraiki edo eraikina guztiz birgaituz gero, zergadunei zehaztutako katastro balioaren berri ematen zaie.
Bizkaiko Foru Aldundiaren mendekoa den Bizkaiko Katastroak, adierazten dio Udalari ondasun higiezinen zerrenda eta higiezin horien jabeak eta katastro balioak zein diren. Udalak, beraz, datu horien arabera kobratu behar du OHZ. Anomaliak edo okerreko datuak hautematen badituzu, katastrora joan eta akats horiek zuzentzeko eskatu beharko duzu.
Higiezinen Katastroaren balioa oinarritzat hartuz (zerga oinarria), Udalak edo zerga kudeaketaz arduratzen den organoak zergaren kuota kalkulatzen du, zerga tasa bat (ehuneko bat) ezarriz; orain % 0,2349koa da tasa orokorra. Nolanahi ere, hiri-erabilera berezi batzuen arabera tasa desberdinak ezartzen dira. Horiek OHZ zergaren azalpen orrian zein udal Ordenenantza Fiskalean ikus ditzakezu.
Egitate zergagarri bakarra ondasun higiezin baten jabegoa dagoenez, ondasun bakoitzeko likidazio bakarra egiten da, jabetzak hainbat titular baditu ere.
Hala ere, titular bakoitzak higiezin horretan duen titularitatearen ehunekoaren arabera dagokion zorraren zenbateko guztia kontura eman ahalko du.
Betekizunak:
- Gutxieneko zenbatekoa: ordainagirian zatikatzekoak diren kuoten zenbatekoak gutxienez 6 eurotik gorakoa izan behar du, eta higiezinaren zerga-oinarriak, 60.000 eurotik gorakoa.
- Beharrezkoa da ordaintzera behartuta dauden guztien datu pertsonalak eta helbide fiskalak ematea.
Zerga betebeharra urteko urtarrilaren 1ean sortzen da, eta zergaldia urte naturalarekin bat dator, beraz, egun horretan, urtarrilaren 1ean, ondasun higiezinaren jabea dena izango da ordainagiriaren titularra. Ordainagiria banaezina izango da, hots, urte natural osoa hartuko du, eta ezin izango da zatitu ondasunaren titulartasuna aldatzen bada ere.