EIOZ - Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga

Durangoko udalerrian eraikuntza, instalazio edo obraren bat egin behar denean, eta hori egiteko obra edo hirigintza lizentzia lortzea derrigorrezkoa bada, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ) ordaindu beharra dago. Proiektuak handitu edo aldatuz gero, hasierako aurrekontuaren aldean kostuak izan duen hazkundea aitortu beharko da.

Lizentzia eskatu edo lana hasi ondoren, Udalak EIOZren behin-behineko likidazioa egiten du, aurreikusitako kostua aintzat hartuz. Lana bukatutakoan, zergaren behin betiko likidazioa egiten du, lanaren azken kostuaren arabera.

NOIZ ORDAINTZEN DA?

Egindako lanen izaeraren arabera, zerga honen kitapenak bi bide posible izango ditu:

  • Autolikidazio bidezko ordainketa: Hau momentuan ordaintzen da.
  • Ebazpen bidezko kitapena: Ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epea izango du ordaintzeko.

ZENBAT ORDAINDU BEHARKO DUT?

Zerga-oinarria bider zerga-tasa egitetik ateratzen dena izango da Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren kuota. Horrela kalkulatutako zerga-kuotari legez dagozkion hobariak kenduko zaizkio.

  • Kuota = zerga-oinarria x zerga tasa - hobariak
  • Zerga-oinarria: Obraren egiazko eta benetako kostua da.
  • Zerga tasa: % 5.
Ordaintzeko bideak

Ordainketa egiteko bide hauek baliatu ditzakezu:

Zergak, tasak eta prezio publikoak