5. artikulua
Higiezinen jabaritasunezko titularitatea udal honek duenean, higiezin horietan egindako eraikuntzak, obrak edo instalazioak zerga honetatik aske geratuko dira, betiere, Udala bada obraren jabea. Bere zenbatekoa 300 euro baino gutxiagokoa daukaten eraikuntza, obra edo instalazioak, zergaren kargapean ez dira egongo.
9. Artikulua
1. EIOZen gaineko kuotan %90eko hobaria izango dute aniztasun funtzionala duten pertsonen irisgarritasun eta bizigarritasun baldintzak ahalbidetzen dituzten eraikin, instalazio eta obrek. Lan horiek ezingo dira erainkuntza berri baten edo birgaitze integral baten proiektuaren barruan egon. Etxebizitzen barneko obrak direnean, aniztasun funtzionala duten pertsonen irisgarritasuna eta bizigarritasuna hobetzeko beharrezkoak diren obrek baino ez dute hobari hau jasoko.
Aniztasun funtzionala duten pertsonatzat hartuko dira desgaitasun-maila %33 edo altuagoa dutenak. Beharrezkoa izango da hori hala dela egiaztatzeko desgaitasun-mailaren ziurtagiria aurkeztea, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak emandakoa. Ez da nahikoa izango ebaluazio taldeen irizpen tekniko fakultatiboa aurkeztea, ezta espedientearen tramitea hasi dutela egiaztatzeko ziurtagiria aurkeztea ere; foru aldundiaren ziurtagiria beharko da.
2. % 90eko hobaria izango dute Durangoko Uri Historikoaren eremuan dauden eraikinen elementu komunen zaharberritze-, mantentze-, modernizazio- eta eraberritze-lanek, halaber, hobaria izango dute Arau Subsidiarioetan katalogatuta dauden nahitaez kontserbatu beharreko eraikinak, udalaren interes bereziko eraikinak direlako.
3. 90eko hobaria izango dute iturri berriztagarrien bidez lortutako energiatik eratorritako ur bero sanitario, berokuntza eta/edo elektrizitatea ekoizten laguntzeko sistemak dituzten eraberritze-, modernizazio edo birgaitze obretarako lanek (EKTren HE oinarrizko dokumentuan ezarritako definizioaren arabera). Hala ere, hobari hori ez zaie aplikatuko eraikuntza-araudiaren arabera nahitaezkoak diren instalazioei.
4. %50ko hobaria izango dute planta berriko babes ofizialeko etxebizitzek.
5. %90eko hobaria izango dute Durangoko irabazi asmorik gabeko elkarte kulturalak, gizarte arlokoak edo kirol arlokoak, baldin eta, espresuki, euren egoitza sozialetan egiten dituzten eraikitze, instalazio eta obrak euren ekimenak burutzeko ezinbestekoak badira eta beren xede sozialean zehazten diren eginkizunetarako erabiltzen badira.
6. % 80ko hobaria izango dute abeltzaintza edo nekazaritza ekologiko ziurtatua sustatzea helburu duten eraikuntzek, instalazioek eta obrek, baldin eta interes bereziko edo udal-erabilerako deklaratzen badira, betiere ustiapenarekin berarekin lotura zuzena badute eta ustiapen horrek gutxienez NLU bat osatzen duela egiaztatzen bada.
7. %95eko hobaria izango dute udalarentzat interesdunak direlako, erabilera publikoa duten lurzoru pribatuetan hiritarren segurtasuna hobetzen dituzten argi errefortzuak instalatzeko egindako obrek, eraginkortasun energetikoari buruzko indarrean dagoen araudia eta udal planak betetzen badituzte. Hobaria onartzeko, honako dokumentazioa aurkeztea ezinbestekoa izango da:
-Kanpo argiteri instalazioen eraginkortasun energetikoa eta bere EA-01 - EA-07 Argibide Tekniko osagarrien erregelamendua onartzen duen urriaren 14ko 1890/2008 Erret Dekretuaren arabera egindako argi estudio teknikoa, non bilatutako instalazioa A motako kalifikazio energetikoa lortuko duela ziurtatzen da.
8. %70-rainoko hobaria (erantsitako taularen arabera) izango dituzte lokal komertzial eta ostalaritza negozioak irekitzeko egiten diren erainkuntz, instalazio edo obrek, baldin eta bere gehienezko azalera 200 m2-koa bada eta enplegu sustapen baldintzak direla eta bere interes berezia edo herri-onura onartua dago.
| Pertsonalaren gehitzea | Onura | Emakumezkoaren enplegua sortzeagatik onura portzentaia >= %60 |
| %0,1-tik %5-ra | %20 | %30 |
| %5,01-tik %10-ra | %30 | %40 |
| %10,01-tik %15-ra | %40 | %50 |
| %15,01-tik %20-ra | %50 | %60 |
| %20 baino gehiago | %60 | %70 |
Enplegu sustapentzat ulertuko da, 12 hilabete baino luzeagoko denbora mugagabeko kontratu bidezko langileen kontratazioa.
Hasieran ordaindu beharko den behin-behineko likidazio bat igorriko da eta horren ostean interesdunak dagokion portzentajearen diru itzulera eskatu beharko luke, beti ere egindako kontratazioa ziurtatzen duen dokumentazioa aurkeztuz. Kasu honetan, ez da kontratazio berritzat hartuko negozioaren jabearen alta.
- Lanbide arteko gutxieneko soldatako 1,5a edo gutxiagoko diru-sarrera jasotzen duten familiek, obra txikiak egiterakoan %60ko hobari fiskala izango dute, eta lanbide arteko gutxieneko soldatako 2,5a edo gutxiagokoa izanik, hobaria %40koa izango da.
- %95eko hobaria izango dute etxebizitza sozialetan egiten diren eraikin, instalazio eta obrek.
- % 50eko hobaria izango dute eraikinaren inguratzailean energia efizientzia hobetzen duten obrek, azken azalera termikoaren % 25 baino gehiagori eragiten diolako, baldin eta obra berriak ez badira eta borondatez egiten badira. Hobekuntza eraginkorra den ala ez erabakitzeko, kalifikazio energetikoak bi letra edo gehiago hobetzen dituela egiaztatu beharko da, hasierako egoeraren eta proiektuko egoeraren artean; era berean, proiektuaren ziurtagiria Eusko Jaurlaritzaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan erregistratu dela egiaztatu beharko da.
- Herritarrek egindako obrek, energia-eraginkortasuna justifikatzen badute (leiho aldaketak, kalefakzio instalakuntzak …) %50 hobaria izango dute, beti ere eraikuntza berri baten proiektu baten barruan ez badaude eta bere aldetik egiten badira.
- EIOZen gaineko kuotan %90eko hobaria izango dute baineraren ordez dutxa jartzeko obrek, gutxienez 70 urtetik gorako pertsona bat erroldatuta dagoen etxebizitzetan.
Hobari hau aplikatzeko, bizikidetza unitatearen diru-sarrera haztatuek ezin izango dute urtean 21.000 euro gordinak gainditu, kontuan hartuta eskaera aurkezterako momentuko azken ekitaldi fiskala; gainera, ezin izango dute 30.000 baino gehiagoko kapital higigarria izan.
Diru-sarrera haztatuen kalkulua egiteko, martxoaren 4ko babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 39/2008 Dekretuko 23 artikuluak ezarritako irizpideak erabiliko dira.
Hobari hauek aplikatzeko aurkeztutako aurrekontuaren partida guztiak hartuko dira kontuan, hau da, 2. artikuluan aipatzen diren hobariak jasotzeko moduko kasuak.
Dirulaguntza hauek ez dira norgehiagoka-erregimenean emango. Edozein kasutan, hobari handiena aplikatuko da.