Pertsona bat etxebizitza, lokal edo lursail baten jabe izan den bitartean, lurraren balioak izan duen gehikuntza zergapetzen du Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergak. Jabetza eskualdatzen denean (salerosketetan, jaraunspenetan, dohaintzetan) likidatzen da. Lehen arautzen zuen legedian gainbalioa zeritzon zerga horri.
NOIZ ORDAINTZEN DA?
-
Jabetzaren eskualdatzea gauzatzen den unetik, 30 egun balioduneko epea dago Udal-administrazioari horren berri emateko, heriotzagatik egiten diren eskualdatzeetan izan ezik (jaraunspenak), horietan epea urtebetekoa izango baita. Epe horiek iraungita, Udaletxeak lau urte izango ditu subjektu pasiboari (hiritarrari) zerga hau eskatzeko.
-
Subjektu pasiboak (hiritarrak) zergaren likidazioaren jakinarazpena jasotzen duen unetik, 30 eguneko epea izango du ordainketa egin ahal izateko.
ZENBAT ORDAINDU BEHARKO DUT?
Bi modu daude HLBHZ zergaren kuota kalkulatzeko: metodo objektiboa eta metodo erreala.
-
Metodo objektiboa:
Administrazio Publikoak besterik adierazi ezean aplikatzen duen kalkulu-modua da. Hau da, kuota metodo erreala erabiliz kalkula dakizun nahi baduzu, espresuki eskatu beharko duzu.
HLBHZ zerga arautzen duen Ordenantzaren 7. artikuluan jasota dago.
Metodo objektiboa erabiliz kuota kalkulatzeko, zerga-oinarria, karga-tasa, eskualdatutako zatia eta jabetza-koefizientea biderkatu behar dira. Kalkulu honek 10 eurotik beherako emaitza ematen duenean, ez da likidazioa egin beharrik izango.
Zerga-kuota = Zerga-oinarria x karga-tasa x eskualdatutako zatia x jabetza-koefizientea
-
Zerga-oinarria = Lurraren katastro-balioa x sortze-koefizientea (I. eranskinean ezarrita).
-
Karga-tasa: %5,20ko tasa bakarra ezartzen da ordenantzaren II. Eranskinean.
-
Lurraren katastro-balioa: Bizkaiko Katastro foralak ezartzen du.
-
Sortze-koefizientea: HLBHZ zerga arautzen duen Ordenantzaren I. Eranskinean jasotzen dira.
-
Metodo erreala:
Kalkulurako metodo hau aplikatzea nahi baduzu, espresuki eskatu beharko duzu.
HLBHZ zerga arautzen duen Ordenantzaren 4.5 artikuluan jasota dago.
Metodo erreala erabiliz kuota kalkulatzeko, zerga-oinarria, karga-tasa, eskualdatutako zatia eta jabetza-koefizientea biderkatu behar dira. Kalkulu honek 10 eurotik beherako emaitza ematen duenean, ez da likidazioa egin beharrik izango.
Zerga-kuota = Zerga-oinarria x karga-tasa x eskualdatutako zatia x jabetza-koefizientea
-
Zerga-oinarria = Salmenta-prezioaren eta erosketa-prezioaren arteko aldearen arabera kalkulatzen da
-
Karga-tasa: %5,20ko tasa bakarra ezartzen da ordenantzaren II. Eranskinean.