1- Zerga ordaindu behar al dut lurren balioa handitu ez bada edo irabazirik izan ez bada?
Ez, baldin eta frogatzen bada indarrean dagoen araudiaren arabera ez dela balio-gehikuntzarik izan.
2- Zerga hau Konstituzioaren aurkakoa da?
Ez, zerga ez da konstituzioaren aurkakoa. Bizkaiko Foru Aldundiak dagoeneko eguneratu egin du.
3- 2021eko urriaren 26a baino lehen ordaindu nuen HLBHZ zerga, nire etxebizitza edo senideren batena saldu nuelako edo senideren baten etxebizitza jaraunspenean jaso nuelako. Ordaindutakoa itzuliko al zait ?
Ez, zerga honen legedian egin diren aldaketek, ez dute itzulketa eskubiderik sortzen 2021eko urriaren 26a baino lehen kitatu diren kasuetarako.
4- Niretzat onuragarriena dela iritzita, kuota kalkulatzeko udalak metodo erreala erabil dezala nahi badut, zer egin behar dut?
Espresuki eskatu beharko duzu, Udalak besterik adierazi ezean, metodo objektiboa erabiliko baitu. Horretarako, Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuari idatziz bideratu beharko diozu zure eskaera, udal erregistroa erabilita. Eskaera erregistratu ahalko duzu, Herritarren Arreta Zerbitzuetako (HAZ) bulegoetan, edo Durangoko Udaleko egoitza elektronikoan: https://egoitza-sede.durango.eus/