Ekonomi Jardueren gaineko Zergak Durangoko udalerrian enpresek, profesionalek edo artistek egiten dituzten jarduerei eragiten die. Jarduerei berei ezartzen zaie zerga, areto jakin batean egiten ez badira ere, eta zergako tarifetan zehaztuta nahiz zehaztu gabe egon.
Bizkaiko Foru Aldundiak, EJZrako onetsitako tarifetan zehazten da zein jarduerari ezarri behar zaion zerga.
Subjektu pasibo guztiek aurkeztubeharra dute jardueraren hasiera, bukaera edo aldaketa adierazteko deklarazioa, zerga ordaintzetik salbuetsita badaude ere.
NOIZ ORDAINTZEN DA?
- Ordainketa epea: Urriaren 1etik abenduaren 4ra.
- Ordainketa helbideratua: Helbideratzea agindua emana dutenei azaroaren 6an kobratuko zaie kontutik.
Informazio gehigarria Zerga Egutegian.
ZENBAT ORDAINDU BEHARKO DUT?
Zerga-kuota ezartzeko zergari dagozkion tarifak aplikatuko dira, zerga hau arautzen duen foru arauan eta berau osatzen eta garatzen duten xedapenetan adierazitakoaren arabera, eta, kasuan kasu, foru arauetan eta ordenantza fiskaletan zein honako ordenantza honetan ezarritako koefizienteak, indizea eta hobariak aplikatuz sortzen den emaitza.
EJZ zerga ordaintzetik salbuetsita egongo dira, 2.000.000 eurotik beherako eragiketa-bolumena daukaten subjektu pasiboak. Nolanahi ere, ekonomia jarduera guztiek egon behar dute alta emanda aipatutako zergan.