Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergak (TMIZ), bide publikotik zirkulatzen duten trakzio mekanikodun ibilgailuen jabetza zergapetzen du, mota eta kategoria edozein delarik ere. Erregistro publikoan matrikulatuta eta altan dauden ibilgailuek, zein matrikula turistikoa eta aldi baterako baimena dutenek ordaindu behar dute.
Zirkulazio baimenean bizilekutzat ageri den udalerrian ordaintzen da zerga. Urtero kobratzen da, eta zergaldia urte naturalarekin bat dator. Titular gisa ageri den pertsonari eskatzen zaio ordaintzeko, ibilgailuak urtarrilaren 1ean dituen ezaugarriak kontuan hartuz, alta ematen denean izan ezik, orduan egun horretatik aurrerako ehunekoa kalkulatzen baita.
NOIZ ORDAINTZEN DA?
- Ordainketa epea: Martxoaren 2tik maiatzaren 4ra.
- Ordainketa helbideratua: Helbideratzea agindua emana dutenei apirilaren 8an kobratuko zaie kontutik.
Informazio gehigarria Zerga Egutegian.
ZENBAT ORDAINDU BEHARKO DUT?
Ibilgailuen zerga dela eta ordaindu beharreko zenbatekoa, ibilgailu motaren eta haren ezaugarrien araberakoa da eta jarraian duzun taulan jasotzen da:
| IBILGAILUEN MOTA ETA POTENTZIA | KUOTA |
| A) TURISMOAK |
|
| 8 h.p. fiskaletik behera | 18,93 € |
| 8 eta 11,99 h.p fiskalen artean | 64,75 € |
| 12 eta 13,99 h.p fiskalen artean | 138,23 € |
| 14 eta 15,99 h.p fiskalen artean | 201,94 € |
| 16 eta 19,99 h.p. fiskalen artean | 281,27 € |
| 20 h.p fiskaletik gora | 356,99 € |
| B) AUTOBUSAK | |
| 21 jarlekutik behera | 180,48 € |
| 21 eta 50 jarleku-artean | 252,54 € |
| 50 jarlekutik gora | 319,95 € |
| C) KAMIOIAK | |
| 1.000 kg-ko karga erabilgarri baino gutxiago | 97,03 € |
| 1.000 eta 2.999 kg bitarteko karga erabilgarria | 185,65 € |
| 2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria 9.999 kg arte | 259,12 € |
| 9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria | 324,54 € |
| D) TRAKTOREAK | |
| 16 h.p. fiskaletik behera | 41,18 € |
| 16 eta 25 h.p fiskalen artean | 61,64 € |
| 25 h.p. fiskaletatik gora | 180,13 € |
| E) TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEK ARRASTAN DARAMATZATEN ATOIAK ETA ERDI-ATOIAK. | |
| 751 eta 1.000 kg bitarteko karga erabilgarria. | 43,16 € |
| 1.000 eta 2.999 kg bitarteko karga erabilgarria. | 66,83 € |
| 2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria. | 185,65 € |
| F) BESTE IBILGAILU BATZUK | |
| Ziklomotorrak | 7,07 € |
| 125 c.c. arteko motozikletak | 7,07 € |
| 125 c.c. baino gehiagoko motozikletak, 250 c.c arte. | 13,63 € |
| 250 c.c. baino gehiagoko motozikletak, 500 c.c arte. | 33,33 € |
| 500 c.c. baino gehiagoko motozikletak, 1000 c.c arte. | 75,73 € |
| 1000 c.c. baino gehiagoko motozikletak. | 169,62 € |