TMIZ - OHIKO GALDERAK (FAQ)
1-Zenbat ordaindu behar dut Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga dela eta?

Zerga horren kuota ibilgailu motaren eta horren fitxa teknikoan ageri diren ezaugarrien araberakoa da.

2-Autoa saltzen badut nork ordaindu behar du Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga?

Indarrean dagoen araudiaren arabera, ibilgailua eskualdatuz gero urtarrilaren 1ean titular gisa ageri denari eskatzen zaio zergaren urteko kuota. Matrikulazio berrien kasuan, kuotaren banaketa proportzionala egingo da, eta aldez aurretik eskatzen denean, baita behin betiko baja edo lapurretagatik baja eraegiten den kasuetan ere.

3-Ibilgailua saltzen badut, ordaindutako zenbatekoaren zati bat atzera jasotzeko eskubidea dut?

Ibilgailua eskualdatzen denean EZ dago kuota hainbanatzerik. Urtarrilaren 1ean titular gisa ageri denari eskatzen zaio zerga. Ibilgailuari BEHIN BETIKO BAJA edo LAPURRETAGATIK BEHIN-BEHINEKO BAJA ematen zaionean BAINO EZ da itzultzen kuota.

4-Non eska dezaket zerga ordaindu izanaren egiaztagiria?

•    Durangoko HAZ-ean (Herritarren Arreta Zerbitzua).
•    Internet bidez, Durangoko Udalaren Egoitza elektronikoan.

5-Trafiko Buruzagitzan aldi baterako baja emanda dagoen ibilgailu baten titularra naiz. Zer egin behar dut berriro alta emateko?

Udaleko HAZ-era (Herritarraren Arreta Zerbitzua) joan behar duzu, matrikulazioaren altari dagokion zenbatekoa ordaindu. Hori egin ondoren, erreziboak eta beharrezko agiriak Trafiko Buruzagitzan aurkeztu beharko dituzu, ibilgailua birgai dezaten eskatzeko.

6-Familia ugariek badute hobaririk Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan?

%50eko hobaria izango dute zergaren kuotan, indarrean dagoen legediak ezarritakoarekin bat etorriz, familia ugaria izaera orokorra duen familia-kideren baten titularitatepeko ibilgailuek, eta %75ekoa izaera berezikoan sartzen direnak, beti ere familia-errentak lanbide arteko gutxieneko soldataren 4,5 arteko kopurua gainditzen ez badu.
Hobaria aplikatzeko oinarri moduan hartzen den familia-errenta kalkulatzeko, familia-politiken esparruko familia-errentaren estandarizatze-sistemari buruzko,uztailaren 24ko, 154/2012 Dekretuak ezarritako kalkuluak hartuko dira kontuan.
Familiako 5 plaza edo gehiagoko ibilgailu batek baino ez du hobaria jaso ahal izango, betiere, 15,99 zaldi fiskal gainditzen ez baditu; eta hobari hau ez da bateragarria izango ibilgailu beretzako trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren inguruan izan daitezkeen bestelako hobari fiskalekin.
Subjektu pasiboa eta familia unitateko gainerako kideak Durangon erroldatuta egon behar dira euren ohiko etxebizitzan, arbasoen banaketa kasuetarako familia ugarien gaineko araudiak ezartzen duenaren kaltetan izan gabe. Hobaria jasotzeko eskari-orria  aurkeztu beharko da.

7-Ezinduek badute hobaririk edo salbuespenik zerga honetan?

Bai, baldintzak betetzen badituzte salbuetsita egongo dira. Ikusi “Onura fiskalak eta salbuespenak

8-Urte asko dituen ibilgailua daukat. Hobaririk eska dezaket?

%80ko hobaria izango dute, 30 urteko antzinatasuna duten ibilgailuek, eta ibilgailu historiko izaera aitortua dutenek berriz %100a izango dute. Jarduneko ekitaldian hobari hau aplikatuko bazaizu, urtarrilaren 15a baino lehen egin beharko duzu dagokion eskaria.

9-Etxebizitzaz aldatu naiz. Nire ibilgailuaren zerga Durangon ordaindu behar dut?

Zirkulazio baimenean bizilekutzat ageri den udalerrian ordaindu behar du jabeak, ibilgailuen zergaren ordainagiria.

10-Ibilgailua salduz gero, zer egin behar dut?

Saltzaileak du salerosketaren berri Trafiko Delegaritzan emateko ardura. Behin ibilgailuaren transferentzia gauzatuta, Trafiko Delegaritzak hurrengo hilean jakinaraziko dio udalari egin berri den aldaketa.

11-Ibilgailuari baja emango diot. Tramiterik egin behar dut Udalean?

Ibilgailuaren behin betiko baja, Trafiko Delegaritzan tramitatzen da. Tramitea gauzatuta, Trafiko Delegaritzak hurrengo hilean jakinaraziko dio udalari egin berri den aldaketa.

Zergaren kontsumitu gabeko zatiaren itzulera eskatu nahi baduzu, derrigorrezkoa da dagokion eskaria Udalean aurkeztea.