TMIZ - ONURA FISKALAK ETA SALBUESPENAK

III.- SALBUESPENAK  HOBARIAK

4. artikulua

Oro har, eskaera egin eta hurrengo ekitalditik aurrera hasten da erreguzko salbuespenak ematearen eragina, eta ezin da atzeraeraginezkoa izan. Hala ere, onura fiskala ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 15a baino lehen eskatzen bada, eskatzen den ekitaldirako emango da, baldin eta zerga sortzen den egunean hura hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badira. Honako hauek daude zergatik salbuetsita:

Salbuespenak:

  1. Nazioarteko itunetan eta hitzarmenetan ezarritakoaren arabera, salbuetsita geratzen diren ibilgailuak.
  2. Osasun-laguntza ematera edo zaurituak edo gaixoak garraiatzera zuzenean bideratutako anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.
  3. Dibertsitate funtzionala duten pertsonen ibilgailuak (abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak onartutako Ibilgailuen Araudi Orokorraren II. eranskinean dator zehaztuta mugikortasun murriztua), hau da, 350 kg baino tara gutxiago duten ibilgailuak eta, terreno lauan, 45 km/h abiadura gainditzen ez dutenak. Ibilgailuok bereziki eginak beharko dute egon (ez dira beste barik egokitutako ibilgailuak izan), eta dibertsitate funtzionala duten pertsonak erabiltzeko behar dute izan. Euren beste ezaugarri teknikoak hiru gurpileko ziklomotoreen ezaugarriekin parekatuko dira.

Era berean, salbuetsita egongo dira 14 zaldi fiskal baino gutxiago duten dibertsitate funtzionala dutenen  izenean matrikulatutako ibilgailuak, euren erabilerarako besterik ez direnean. Salbuespen hori egoera aldatzen ez den bitartean aplikatuko da, eta dibertsitate funtzionalen bat duten pertsonek gidatutako ibilgailuak nahiz pertsona horiek garraiatzen dituzten ibilgailuak hartuko ditu aintzat.

Aurreko bi lerroaldeetan aurreikusitako salbuespenak ez zaizkie aplikatuko aldi berean ibilgailu batengatik baino gehiagorengatik hobari horiek jaso ditzaketen subjektu pasiboei. Letra honetan xedatutakoaren eraginperako, honakoak hartuko dira dibertsitate funtzionala duten pertsonatzat:

a) 100eko 33ko edo gehiagoko minusbaliotasun-maila duten pertsonak eta 100eko 65a baino gutxiago daukatenak, beti ere mugikortasun murriztua baldin badute. Mugikortasun murriztuak ulertzen da, abenduaren 23ko, 1971/1999 Errege Dekretuaren III. Eranskineko baremoan A, B edo C letra moduan zehazten direnak, edota baremo bereko D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortzen dutenak minusbaliotasun mailari dagokionez.

b) 100eko 65eko edo gehiagoko minusbaliotasun maila duten pertsonak.

Aurreko a) eta b) ataletan sartuta dauden pertsonei, 1971/1999 Errege Dekretuaren III.eranskineko baremoan A letraz kalifikatutako mugikortasun murriztuko gabezia-egoeran badaude, ez zaie aplikatuko 14 zaldi fiskalen muga. Horretarako, ibilgailua gurpil-aulkiarekin erabiltzeko egokituta egon beharko da.

Salbuespen honek erreguzko izaera du. Salbuespenak eskumena duen udal-organoak emandako administrazio-egintza adieraziaren bidez emango zaizkie eskatutako betekizunak betetzen dituzten subjektu pasiboei, haiek eskabidea egin ondoren. Eskabide horretan, ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren arrazoia jaso beharko dituzte, eta, horrekin batera, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

a)     Desgaitasuna edo mugikortasun murriztuko gabezia-egoera egiaztatzen duen ziurtagiria, eskumena duen organoak emana, eta ibilgailuaren xedea justifikatzea. Ez da nahikoa balorazio-taldeek emandako irizpen tekniko fakultatiboa.

b)     Zirkulazioko baimenaren fotokopia.

c)     Zinpeko aitorpena, ibilgailua minusbaliodunak ez beste inork erabiliko duela adieraztekoa.

Oro har, salbuespena emanez gero, eskatu den urtearen ondoko ekitaldian sortzen ditu ondorioak, eta ez du atzeraeraginik. Hala ere, hobari fiskala urtarrilaren 15a baino lehen eskatzen bada, zerga-zorra hasten den urtealdiaren barruan emango da baldin eta betekizun guztiak betetzen badira.

  1. Hiriko garraio publikoaren zerbitzuari atxikitako autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, betiere, gidariarena kontatu barik, 9 plaza baino gehiago badituzte.
  2. Nekazaritza-ikuskaritzako txartela duten traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makineria. Salbuespenaren onuradun izan ahal izateko, subjektu pasiboek eskaera egin beharko dute, eta, bertan, ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta hobariaren zergatiak adierazi, eta ondorengo agiri hauek ere aurkeztu behar dituzte: Udal-administrazioak salbuespena aitortutakoan, baimena egiaztatzen duen dokumentua emango da.
  3. Honako ibilgailuek izango dute %100eko hobaria: Ibilgailu historikoek beti ere Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailak historikotzat katalogatzen badute.

 

VI. HOBARIAK

7. artikulua

Hobariak jasotzeko eskatu egin beharko dira lehenengo eta behin. Hobariak eskatutako dataren hurrengo ekitaldian aplikatuko dira eta ez dute atzeraeraginezko izaerarik izango. Hala ere, zerga-onura ekitaldiko urtarrilaren 15a baino lehen eskatuz gero, eskatzen den ekitaldirako emango da, baldin eta zerga sortzen den egunean hura hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badira.

Ondoko hobari hauek aplikatu ahalko dira:

a)       %95eko hobaria, ibilgailu elektrikoetan.

b)       Kuotaren % 75eko hobaria, energia elektrikoa eta erregaia konbinatuz propultsio-metodo hibridoa erabiltzen duten ibilgailuetan, gutxienez, 40 kilometroko autonomia izaten badu modu elektrikoan. Kuotaren % 50eko hobaria, aldiz, energia elektrikoa eta erregaia konbinatuta propultsio-metodo hibridoa erabiltzen duten ibilgailuetan.

c)        %25eko hobaria izango dute karbono dioxido (CO2) /kilometroko 120 gramo baino gutxiago isurtzen duten matrikulatu berri dauden ibilgailuek, eta %40ko hobaria izango dute karbono dioxido (CO2)/kilometroko 110 gramo baino gutxiago isurtzen dutenek. Hobaria 2 urtez emango da, betiere, ibilgailuaren lehenengo matrikulaziotik zenbatuta.

Hobaria jaso ahal izateko, interesatuek, eskariaz gain, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren txartela aurkeztu behar dute, eta energia eragingarritasunaren gaineko etiketa ere bai, beti ere, aipatutako ibilgailua ez bada energia dibertsifikatzeko eta aurrezteko Institutuak (IDAE) argitaratutako “erregaien kontsumoa eta CO2 isurketa gidan” agertzen.

Hobariak eskaria egin eta hurrengo urtean sartuko dira indarrean, eta ez du atzera eraginkortasunik izango. Nolanahi ere, eskaria urtarrilaren 15a baino lehenago egiten bada, indarrean sartuko da urte horretan bertan, betiere, gorago aipatutako baldintzak betetzen badira.

d)       %50eko hobaria izango dute zergaren kuotan, indarrean dagoen legediak ezarritakoarekin bat etorriz, familia ugaria izaera orokorra duen familia-kideren baten titularitatepeko ibilgailuek, eta %75ekoa izaera berezikoan sartzen direnak, beti ere familia-errentak lanbide arteko gutxieneko soldataren 4,5 arteko kopurua gainditzen ez badu.

Hobaria aplikatzeko oinarri moduan hartzen den familia-errenta kalkulatzeko, familia-politiken esparruko familia-errentaren estandarizatze-sistemari buruzko,uztailaren 24ko, 154/2012 Dekretuak ezarritako kalkuluak hartuko dira kontuan.

Familiako 5 plaza edo gehiagoko ibilgailu batek baino ez du hobaria jaso ahal izango, betiere, 15,99 zaldi fiskal gainditzen ez baditu; eta hobari hau ez da bateragarria izango ibilgailu beretzako trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren inguruan izan daitezkeen bestelako hobari fiskalekin.

Subjektu pasiboa eta familia unitateko gainerako kideak Durangon erroldatuta egon behar dira euren ohiko etxebizitzan, arbasoen banaketa kasuetarako familia ugarien gaineko araudiak ezartzen duenaren kaltetan izan gabe. Hobaria jasotzeko eskari-orria eta ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da:

a) Subjektu pasiboaren IFZ edo AIZren fotokopia

b) Familia ugaria tituluaren fotokopia, Bizkaiko Foru Aldundiak emana eta, legediaren bat etorriz, indarrean dagoena.

c) Ogasunaren errentaren behin-behineko likidazioa, zerga-oinarri orokorra eta aurrezkia bereizten dituena.

 

Hala ere, berariaz aipatu beharko dute dibertsitate funtzionala duten familia-unitateko kideak daudela, halakorik izanez gero, eta behartuta egongo dira hobari honen baldintza eta betekizunetan gertatzen diren aldaketak jakinaraztera, eta, nolanahi ere, aldaketak gertatu diren hurrengo ekitalditik aurrera izango dituzte ondorioak.

e)       % 100eko hobaria izango dute ibilgailu historikoek beti ere Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailak historikotzat katalogatzen badute.

f)        Halaber, tributu-kuotaren % 80ko hobaria izango dute gutxienez 30 urteko antzinatasuna duten ibilgailuek, fabrikazio-datatik zenbatzen hasita, edo, fabrikazio-data ezagutzen ez bada, lehen matrikulazioa hartuko da kontuan, edo, bestela, dagokion ibilgailu-mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna hartuko da aintzat.

Hobari hori erregutua izango da, eta, beraz, subjektu pasiboek, hobaria eskuratu ahal  izateko, haren aplikazioa eskatu beharko dute. Aurreko bi paragrafoetan aurreikusitakoari dagokionez, eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

A. Ibilgailu klasikoaren asegurua.

B. Ibilgailuen azterketa teknikoa.

C. Elkarte-ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean behar bezala erregistratua, ibilgailu klasikoa dela egiaztatzen duena.

g)       %40ko hobaria izango dute kuotan, 4 urtez, lehenengo matrikulaziotik zenbatuta, osotara edo partzialki erregai modura gas naturala (GNC edo GNL), petroliozko gas likidotua, hidrogenoa edo bioetanola erabiltzen duten ibilgailuetako titularrek.