EIT · Eraikinen ikuskapen teknikoa

Eraikinen Azterketa Teknikoa

EITa egituraren, fatxadaren, estalkiaren eta saneamendu- eta hornidura-sare komunen ikuskapen bisuala da, eraikuntza-ezaugarriak, egoera eta eraikinari eragin diezaioketen patologiak ezagutzeko.

EITk barne hartzen du eraginkortasun energetikoari buruzko informazioa (eraikinaren ingurutzailearen eta instalazioen datuak hartzea eraikinaren eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko) eta irisgarritasunari buruzkoa (irisgarritasun unibertsalaren oinarrizko baldintzak betetzea eta eraikinera sartzeko eta hura erabiltzeko desgaitasuna duten pertsonak ez diskriminatzea, indarrean dagoen araudiaren arabera, eraikinak horiek asetzeko arrazoizko doikuntzarik egin dezakeen edo ez ezarrita).

EIT teknikari fakultatibo eskudunak egindako txosten eta irizpen batean zehazten da.

EITa Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu beharreko tresna da, eta EEIaren (Eraikinen Ebaluziazio Txostena) baliokidea da, Estatuko araudiaren arabera aplikatzen baita Estatuko gainerako lekuetan. Bi aplikazioek ikuskapenaren xedea eta atalak partekatzen dituzte: Kontserbazioa, Irisgarritasuna eta Eraginkortasun Energetikoa.