Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) (tramitean)

Udalerriko hirigintza-antolamendu integrala ezartzen duen plangintza-tresna da, izaera arauemailea duena, eta ezinbestekoa da lurzoru-mota bakoitzerako planean zehaztutako araubidearen arabera garapen-plangintza eta urbanizazio- eta eraikuntza-jarduera gauzatu ahal izateko.

Hiri antolamenduko plan orokorrak honako antolamendu-zehaztapen hauek ezartzen ditu:

a) Gutxienez, udal-mugarte osoaren egitura-antolamendua eta plan orokorrak hiri-lurzoru kontsolidatuaren kategorian sartzen duen hiri-lurzoruaren antolamendu xehatua.

b) Aukerako izaerarekin, lurzoru urbanizagarri sektorizatuaren eta plan orokorrak hiri-lurzoru finkatuaren kategorian sartzen ez duen hiri-lurzoruaren antolamendu xehatua; bi kasu horietan, antolamendu xehatuko plangintzaren bidez ordenatu ahal izango da.

EGITEKE DAUDEN FASEAK:

  • 4. Fasea - HAPOren hasierako onarpena
  • 5. Fasea - HAPOren behin behineko onarpena
  • 6. Fasea - EHLABren txostena eta behin betiko onarpena
  • 7. Fasea - HAPOren zabalkundea