2. fasea · Aurrerapena

2. Fasea · Aurrerapena

2022ko ekainaren 30eko 2022/1798 Alkatetza Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi da:

Lehenengoa.- Durangoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenaren dokumentua jendaurrean jartzea 2022ko irailaren 30era arte. Bertan iradokizunak eta alternatibak aurkeztu ahal izango dira, eta dagokion dokumentazioa eskura izango dute Durangoko Udaleko Bulego Teknikoan eta udalaren web-atarian (www.durango.eus).

Bigarrena.- 2019ko uztailaren 17an onartutako herritarren partaidetzarako programarekin jarraitzea, aurrerapen-dokumentua jendaurrean jartzeko fase honetarako aurreikusitako guztian.

Hirugarrena.- Eusko Jaurlaritzako ingurumen-organoari ingurumen-ebaluazio estrategikoaren irismen-dokumentua eskatzea. Horretarako, hasierako dokumentu estrategikoa eta planaren aurrerapen-dokumentua aurkeztuko da.

Iragarkia, 2022ko uztailaren 13ko 133 zk.dun Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

ZER DA HASIERAKO DOKUMENTU ESTRATEGIKOA?

Aurrerapenarekin batera doan ingurumen-dokumentua da. HAPO planarekin batera aurkeztu behar den ingurumen-ebaluzio estrategikoaren irismen-dokumentua eskatzeko balio du. Eskaria Udalak egin behar du Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzaren aurrean.