Prezio Publikoak

Prezio publikoak

Prezio publikoak, herritarrek zerbitzu jakin batzuk jasotzearen ondorioz ordaintzen dituzten zenbatekoak dira. Ez dute tributu izaerarik eta Tasaren aldean, jasotzen den zerbitzu hori aukerazkoa da, hau da, ez dira ezinbestean jasotzen diren zerbitzuak eta herritarrak erabakitzen du zerbitzu hauen erabilera egin edo ez. Adibidez, piszinara joatea edo museo bateko erakusketa batetara joatea.

Hauek dira prezio publikoen ezaugarrietako batzuk:

  • Zuzenbide publikoko diru-sarrerak dira, baina ez dute tributu izaerarik.
  • Zerbitzua jasotzea erabat borondatezkoa da.
  • Bizitzarako jarduera osagarriak eskaintzen dituzten zerbitzuak dira, ez dira oinarrizkoak bizitzarako.
  • Zerbitzu horiek berak, sektore pribatuak ere eskaini ditzake.

Udalaren eta bere erakunde autonomoen prezio publiko guztiak, indarrean dauden Ordenantza Fiskaletan arautzen dira. Hona hemen, Udalak eskaintzen dituen zerbitzu eta jardueretarako onartutako prezio publikoak:

  1. Udal Turismo bulegoa
  2. Gizarte ekintza saila
  3. Aukera Berdintasunerako saila
  4. Kultura, Euskara eta Hezkuntza saila
  5. Gazteria eta Kirol saila
  6. Durango Kirolak
  7. Bartolome Ertzilla Musika Eskola
  8. Astarloa Kulturgintza
  9. Durangoko Udal Euskaltegia
  10. Taduko aparkalekua