3. Fasea · Irizpideak eta helburuak onartzea

3. Fasea · Irizpideak eta helburuak onartzea

 

2023ko apirilaren 17ko Alkatetzaren 2023/0883 Dekretuaren bidez, honako erabaki hau hartu da:

LEHENENGOA.- Plan orokorraren hasierako onespenaren dokumentua idazteko oinarri izango diren irizpide eta helburuak onartzea, ebazpen honen eranskinean jasotakoak.

BIGARRENA.- Erabaki honen berri ematea iradokizun-idazkia erregistratu duten pertsonei, dagokion motibazioarekin batera. Nolanahi ere, aurrerapena onartzeak barne-ondorio administratiboak ditu dagokion hirigintza-plana prestatzeko, eta, beraz, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 30/2015 Legearen 112.1 artikuluaren ondorioetarako, kualifikaziorik gabeko izapide-egintza bat da, eta haren aurka ezin da inolako administrazio-errekurtsorik jarri, hargatik eragotzi gabe haren aurka egitea, prozedurari amaiera ematen dion ebazpenean kontuan har dadin.

HIRUGARRENA.- Erabakiaren berri ematea Udal Bulego Teknikoari, Planaren idazketan kontuan har dezan.

LAUGARRENA.- Herritarrek parte hartzeko onartutako programa betetzea, eta espedientearen ingurumen-izapideekin jarraitzea.

BOSGARRENA.- Erabaki hau udalaren web orrian argitaratzea, irizpide eta helburuen agiriarekin batera.