Adingabeek lurralde nazionaletik kanpo bidaiatzeko baimena

Adingabeek lurralde nazionaletik kanpo bidaiatzeko baimena

Izapide hau Estatuan bizi diren eta espainiar nazionalitatea duten adingabeen guraso edo tutoreek egin behar dute, hauek lurralde nazionaletik kanpo legezko ordezkaririk gabe bidaiatu ahal izateko.

BAIMENA MUGA-PASAGUNEETAN AURKEZTEKO DA, ez garraio-konpainietan aurkezteko (EB 2016/399 Erregelamendua, VII. eranskina, 6.3 atala).

Ez da baimenik behar honako kasu hauetan:

  • Adingabeak legezko ordezkariren batekin bidaiatzen badu (gurasoak edo tutoreak).
  • Espainian sartu den edo lurralde nazionaletik kanpo bizi ohi den adingabe espainiarra bada.
  • Legez emantzipatutako adingabea bada, eta hala egiaztatzen badu.
  • Espainia bisitatzen edo bertatik pasatzen dabilen adingabe atzerritarra bada.

Espainian bizi diren adingabe atzerritarrak beren legeria nazionalean xedatutakoaren arabera arautuko dira, eta, beraz, haien kontsuletxeetara jo beharko dute beren legeria nazionalaren arabera dagokien dokumentazioa betetzeko (Kontsultatu herrialdeak).

1.- Non eskatu behar da baimena?

Eskaera-orria Udaltzaingoaren bulegoetan eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan jaso daiteke. Web orrian ere deskarga dezakezu . Inprimakia hemen ere deskarga dezakezu.

Eskaera-orria eta aurkeztu beharreko dokumentazioa Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan erregistratzen dira, eta, berehala, Udaltzaingoaren bulegoetara joan behar da baimena lortzeko.

  • Bi bulegoak hemen daude: Barrenkale 17, 48200 – Durango

2.- Nork eskatu behar du baimena?

Adingabearen gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek.

Legezko ordezkari bi daudenean, nahikoa da ordezkarietako bat polizia-bulegoetara joatea,baina beharrezkoa da bien adostasuna.

Agertutako pertsonak (gurasoak/ 1.tutoreak) adieraziko du bigarren guraso edo tutore horren baimena duela, eta emandako eta dokumentuan adierazitako datuak (aita/ama/2.tutorea atalekoak) egiazkoak direla. Bera izango da edozein faltsukeria, omisio edo zehaztasun faltaren erantzule.

Baimena ematen duen funtzionarioak zuzenbidean baliozkoa den edozein bitarteko aurkeztea baloratu ahal izango du, deklarazioa eta harekin batera doazen dokumentuen edukia egiaztatzeko.

3.-Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Adingabeek atzerrira bidaiatzeko baimenaren eskaera-orria, honako hauek zehaztuta:

                         - Adingabearen datuak
                         -Gurasoen edo legezko tutoreen datuak
                         -Bidaiaren datuak
                         - Laguntzailea: berarekin batera bidaiatuko duten pertsonen datuak

  • Familia-liburua, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, guraso bakarreko familiaren egiaztagiria, notario-ahalordea.
  • NANa edo Pasaportea.

NANa honako hauetara bidaiatzeko erabiliko da: Europar Batasunaren barruan, Europako Esparru Ekonomikoan, Suitzako Konfederazioan edo, akordioen arabera, NANarekin bidaiatzeko aukera ematen duten hirugarren estatuetan.

El Pasaportea aurreko kasuetan edo lurralde horietatik kanpo bidaiatzeko erabiliko da.