LIZENTZIA BERRIZTATZEA - Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak

Lizentzia BERRIZTATZEA : arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak

Arriskutsuak izan daitezkeen animalien lizentzia BERRITZEKO baldintzak

  1. Honako delitu hauetako batengatik kondenarik jaso ez izana: giza hilketa, lesioak, tortura, askatasunaren edo osotasun moralaren aurkako atentatua, sexu-askatasunaren eta osasun publikoaren aurkako delituak, talde armatuarekin edo narkotrafikoarekin elkartzeagatik kondenarik ez izana, bai eta ebazpen judizial bidez arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko eskubidea kenduta ez izatea.
  2. Arriskutsuak izan daitezkeen animalien araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legeak aurreikusten dituen zehapenetako bat jaso ez izana.
  3. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko gaitasun fisikoa eta gaitasun psikologikoa izatea.

Lizentziak indarra galduko du aurretik ezarritako baldintzaren bat betetzeari uzten zaionean.

Non berritzen da lizentzia ?

Eskaera orria Udaltzaingoaren bulegoetan eta Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuaren bulegoetan jaso daiteke.

Eskaera-inprimakia eta aurkeztu beharreko dokumentazioa Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuaren bulegoetan erregistratzen dira. Behin erregistroa eginda, Udaltzaingoa eskatzailearekin harremanetan jarriko da, izapidea eginda dagoela adierazteko.

Bi bulegoak hemen daude: Barrenkale 17, 48200 – Durango

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Lizentzia berritzearen-eskaeraren eskabide-orria
  • Eskatzailearen NANa
  • Eskatzailearen argazki bat, koloretakoa eta karnetaren tamainakoa.
  • Gaitasun fisikoaren eta gaitasun psikologikoaren ziurtagiria. Baimena eskatu aurreko hiru hilabeteetan baimendutako zentro batek emana.
  • Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria: BALIOZKO ZENBATEKOA INDARREAN DAUDEN UDAL-ORDENANTZETAN EZARRITAKOA DA
  • Banku erakundea: Kutxabank
  • Konturen Zenbakia: Durangoko Udala.
    Udal diru-bilketa. ES33- 2095-0036-61-3239029204
  • Kontzeptua: “Lizentzia tasa PPP + NAN zenbakia” Adibidez :  Lizentzia tasa PPP_14852947B
  • Zenbatekoa: Dagokion urteko ordenantza fiskaletan ezarritakoa.

 

Araudia