1.-Bide publikoko gorabeherak
- Zerbitzuaren deskribapena:
Bide publikoko arazoak jasotzen dira, eta txostena egiten da udal-titulartasuneko arazo horiek eragindako gorabeheren kasuan (bide publikoan erortzea, haizearen ondorioz edukiontziak ibilgailuen kontra jotzea, adarrak erortzea, etab.).
- Zelan kudeatzen da?
HAZeko eskaera bidez, nahi den kexa edo erreklamazioa izapidetzeko dagokion txostena eskatzea.
2.- Udal hornidurekin izandako gorabeherak
- Zerbitzuaren deskribapena:
Udal hornidurekin eta/edo premiazko hornidurekin izandako gorabeherak (argi-mozketak, gas-isuriak, etab.).
- Zelan kudeatzen da?
Udaltzaingoari telefonoz abisua emanez, arazoa dagokion sailera edo/eta kale-mozketetara bideratzeko eta, behar izanez gero, trafikoa arautzeko.
*Hiri-altzariak apurtuz gero, eta herritarrentzat arriskurik edo premiarik ez badago, gertakaria HAZen eskaera bidez izapidetuko da, dagokion sailari abisua eman diezaioten.



