Etxebizitza pribatuetako gorabeherak

Etxebizitza pribatuetako gorabeherak

1.- Hornidurekin gorabeherak

  • Zerbitzuen deskribapena:

Funtsezko argi-, ur- eta gas-horniduren arazoek eragindako gorabeheren kasu larrietan, beharrezko zerbitzua izapidetuko da larrialdia desagertu arte. 

  • Zelan kudeatzen da?

Udaltzaingoari telefonoz abisua emanez.

2.- Etxebizitzetan liskarrak edo zaratak

  • Zerbitzuaren deskribapena:

Etxebizitzetan liskarrak edo zaratak daudenean esku hartzea.

  • Zelan kudeatzen da?

Udaltzaingoari telefonoz abisua emanez, gatazka konpontzeko bitartekari-lana egin dezan..
    *Gainerako gatazketarako, lehenik eta behin, eragozpenak sortzen dituen auzokidearekin jarri behar da harremanetan, eta, arazoak konpontzen ez badira, finkaren Administrazioarekin harremanetan jarri, Etxebizitzaren Lege Horizontalak ezartzen dituen urratsak jarraitzeko. 

 

Barrenkale 17, 48200 Durango

94 603 00 10

Larrialdiak: 092

udaltzaingoa@durango.eus

Ordutegia: 24 orduz