Osasun-agenteak

Osasun-agenteak
ZERTAN DATZA PROGRAMA?

Emakumeen genitalen mutilazioa ekiditeko programa, nagusiki, praktikatzen den herrialdeetatik datozen emakume migratzaileekin egiten den esku-hartze komunitarioko prozesu bat da. Prozesu horren helburua beren gaitasun, ezagutza eta trebetasunak sustatzea da, osasunaren autokudeaketarako, zentzu integral eta sistemikoan ulertuta, eta beren alaben garapen integralaren alde egiteko.

Helburu hori lortze aldera, bi jarduera-ildo aurreikusi dira:

Diziplinarteko profesional estrategikoen prestakuntza (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langileak eta Landako anbulatorioko osasun-arloko profesionalak): esku-hartzearen helburu nagusia prebentzioa da, eta beharrezkoa da haur eta nerabe bakoitzaren benetako arriskua zehaztea, sentsibilizazioan, prestakuntzan eta informazioan oinarritutako prebentzio-ekintzak aktibatu aurretik. Modu berean, bigarren jarduera-ildoa abian jarri aurreko faseak profesional horiek horrelako kasuak aurretiaz detektatzeko eta esku hartzeko prestatzean datza, hau da, praktika hori egiten den herrialdeetako komunitateen baitako osasun-agenteen prestaketan.

EMGren PREBENTZIOA ETA OSASUN-AGENTEEN PRESTAKUNTZA praktikatzen jarraitzen den herrialdeetatik datozen amekin: helburu bikoitza lortzera bideratutako esku-hartze komunitario eta hezitzailea, genitalen mutilazioa praktikatu dieten emakumeen osasuna hobetzea eta, bereziki, haien alabengan praktika ekiditea, generoaren eta kulturaz gaindiko ikuspegitik.

NOIZ EGITEN DA?
  • Abenduan
ZER EGIN BEHAR DA PARTE HARTZEKO?

Udaleko Immigrazio Sailarekin harremanetan jarri.

  • 944 657 091

 

Landako Osasun Zentroko pediatria zerbitzuarekin lankidetzan aritzen den programa.